Esperantza (haur eta gazteentzako ekipamendua)

  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • Esperantza (haur eta gazteentzako ekipamendua)

Esperantza espazio sozio-hezitzaile, parte-hartzaile eta hurbilekoa da, ikasi, esperimentatu, dibertitu, kirola egin eta gizarteratu ahal izateko euskaraz. Ikuspegi integral batetik diseinatuta dago, haurrek eta nerabeek beren zerbitzuetan zehar ibiltzeko ibilbide gisa, betiere profesionalen aditu-talde batek lagunduta. Profesional horiek prestakuntza izango dute eraikinean eskainiko diren zerbitzuetan eta esperientzia adin txikikoekiko hartu-emanetan, beren aldi desberdinetan.

Beste proposamen batzuen artean, maker laborategi bat egongo da eta bertan 3D inprimagailuak, josteko makinak, programatzeko softwarea, ordenagailuak, ikus-entzunezko ekipoak, chroma, podcasta, robotika eta bestelakoak egongo dira, baita “Bizilibe” programan parte hartzeko aukera ere, Elhuyarrekin eta Bilbao Ekintzaren lankidetzarekin bultzatua. Horrez gain, STEAM tailerretan ere parte hartu ahal izango da, non jolasaren eta esperimentazioaren bidez, zientziaren, teknologiaren, artearen edo matematikaren arloetan gaitasunak gara daitezkeen. Taldeak sortu eta Innobasquek sustatutako First Lego League-en parte hartzeko edo Green Power lehiaketan parte hartzeko auto elektriko bat eraikitzeko aukera ere izango dute.

Neskato-mutikoentzako eta nerabeentzako ekipamendua da, 5 solairu ditu, Itxaropen kaleko 4. zenbakian dago eta hainbat zerbitzu eskainiko ditu: haurgunea, gaztegunea, liburutegi-mediateka eta frontoia. Herritarrek eguenean, barikuan eta zapatuan ekipamendua ezagutzeko aukera izango dute, ateak zabalik izango baitituzte.

Zerbitzu bakoitzaren ordutegiak hauek dira:

  • Haurgunea: astelehenetik zapatura, 17:30etik 19:30era.
  • Gaztegunea: astelehenetik eguenera, 17:00etatik 20:00etara, eta barikuetan eta zapatuetan, 20:45era arte.
  • Liburutegi-mediateka: astelehenetik barikura, 16:00etatik 20:00etara, eta zapatuetan, 10:00etatik 14:00etara.
  • Pilotalekua: astelehenetik barikura, 16:00etatik 21:00etara.