Les Grands Ballets Canadiens: "7. sinfonia" + "Cantata"

Bilbao 2024(e)ko maiatzaren 3(e)tik 2024(e)ko maiatzaren 4(e)ra
  • Les Grands Ballets Canadiens: "7. sinfonia" + "Cantata"

Les Grands Ballets Canadiens sorkuntza- eta produkzio-konpainia bat da, dantzaren forma guztiak lantzen dituena, ballet klasikoaren diziplinan oinarrituta. Ivan Cavallariren zuzendaritza artistikoaren pean, balletaren klasiko handiak taularatzen ari dira Kanadako eta nazioarteko berrogeita hamar bat dantzari, bai eta puntako artista garaikide berrien sorkuntzak ere. Bere produkzio bikainekin, konpainiak aurkikuntzak eta emozioak eragin nahi ditu, eta irudimena suspertu, dantzaren pasioa transmititu eta inpaktu iraunkorra sortu.

Uwe Scholz zendutako koreografoaren 7. sinfoniaren bidez, dantzariak harreman sinbiotiko batean sartzen dira Beethovenen musika itzelarekin. Obra hau leitmotiv bat da, trebetasun atletikoa eta dantzaren geometria bateratuta.

Mauro Bigonzettiren Cantatak Mediterraneoaren edertasun basatia gogorarazi eta Hegoaldeko koloreak zabaltzen ditu, erraietatik datozkion keinu sutsuen bidez. Senez eta bizitzaz beteta, gizonen eta emakumeen arteko harremanaren alderdi anitzak aztertzen ditu dantzak: sedukzioa, pasioa, borrokak, jeloskortasuna... XVIII. eta XIX. mendeetako Italiako musika-tradizioan inspiratuta dago Cantata; sehaska-kantetan, Salentoko pizzichietan, Napoliko serenatetan... Lau abeslarien ahotsek eta musikak hamar dantzari-bikoteak gidatzen dituzte, Italia hegoaldeko jai-giroan.

Taldea

7. sinfonia

  • Musika: Ludwig van Beethoven – 7. sinfonia la maiorrean, 92. op. (1813).
  • Koreografia, eszenografia eta jantziak: Uwe Scholz (1958–2004).
  • Koreografiaren egokitzapena: Ivan Cavallari.


Cantata

  • Koreografia: Mauro Bigonzetti.
  • Musika (jatorrizkoa eta tradizionala).
  • Ahotsa, marko-danborra: Lorella Monti.
  • Ahotsa, marko-danborra: Enza Pagliara.
  • Ahotsa, marko-danborra: Enza Alessandra Prestia.
  • Ahotsa, akordeoi diatoniko botoiduna: Cristina Vetrone.

Les Grands Balletsek Canada Council for the Arts eta Conseil des arts et des lettres du Quebec erakundeen babesa du, babesle publiko gisa.


Laburrean

  • Mota Dantza
  • Data 2024(e)ko maiatzaren 3(e)tik 2024(e)ko maiatzaren 4(e)ra
  • OrdutegiaMaiatzak 3: 19:30 / Maiatzak 4: 19:00
  • Lekua Arriaga Antzokia
    Arriaga plaza, 1
    Bilbao
  • Zenbatekoa21 / 45 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Arriaga Antzokia

Non