Jone Martínez eta Rubén Fdez. Aguirre: "Todos los adioses"

Bilbao 2024(e)ko Ekainak 12
  • Jone Martínez eta Rubén Fdez. Aguirre: "Todos los adioses"

Sarreren salmenta 2023ko ekainaren 26ko 11:30etik aurrera.

Jone Martínezek Orgia operaren munduko estreinaldian hartu du parte 2023ko ekainean, eta, urtebete geroago, 2024ko ekainean, Arriagara itzuliko da, oraingoan Fernando Sor, Mario Castelnuovo-Tedesco eta Alberto Franchetti musikarien abestiak eskaintzeko. Emanaldia oso berezia izango da, denboraldiko Lied Arriagan zikloko azkena, eta abeslariak Rubén Fdez. Aguirre piano-jotzailea —zikloaren sustatzaile nagusia— izango du lagun.

Azken emanaldi honetan ere jazarriak izan ziren egileen lana hurbilduko zaie entzuleei. Fernando Sor (Bartzelona, 1778) Jose Bonaparteren monarkiaren laguntzaile izan zen Malagan. 1813an frantziarrak kanporatuak izan ondoren, Espainiatik alde egin zuen, errepresalien beldur. Kontzertuan Italiako bi konpositore ere gogoratuko dira; izan ere, 1930ean, Mussolinik «Arrazaren manifestua» idatzi zuen, Italiako juduak eremu guztietan erabat baztertzen zituena. Franchetti agurea zen ordurako, eta ez zen bere herrialdetik irten, baina haren musika isilpean geratu zen. Castelnuovo-Tedesco Estatu Batuetara joan zen bizitzera, eta etsituta adierazi zuen: «Italiatik alde egitea oinaze fisikoa izan zen ia-ia, banaketa lazgarria, mutilazioa».

Sopranoa: Jone Martínez.
Pianoa: Rubén Fdez. Aguirre.


Laburrean

Non