"Saturraran"

Bilbao 2024(e)ko Ekainak 20
  • "Saturraran"

Sarreren salmenta 2023ko ekainaren 26ko 11:30etik aurrera.

Elezahar batek dio Saturraran hondartzako bi haitz handiak bi maitale direla. Gizarteak ez zien elkar maitatzen uzten eta uretan ito ziren maitaleak. Itsasotik bi haitz handi sortu ziren gero, haien oroimenez. Elkar maitatu ezin diren bi emakumeren kontakizuna da Saturraran. 80ko hamarkadan, Ane, alturako arrantzale baten alaba, eta Luna, furgoneta batean heldutako andaluziarra, elkarrekin maiteminduko dira. Heroinaren zurrunbiloak harrapatuko ditu eta, herritarren gaitzespena dela eta, Saturrarango kartzelaren hondakinetan hartuko dute babesa. Jose, Aneren aita alarguna, haiek laguntzen ahaleginduko da. Desberdina onartzearen zailtasuna, heroina eta hiesaren oldarraldia, arrantzaren munduaren gainbehera. Libreak izaten irakatsi zigun belaunaldi galduari egindako omenaldia da Saturraran.

Kirmen Uribe

Taldea

Konpositorea: Juan Carlos Pérez.
Libretoa: Kirmen Uribe.
Zuzendaritza musikala: Jon Malaxetxebarria.
Zuzendaritza eszenikoa: Lucía Astigarraga.

Interpretatzaileak: Andrea Jiménez, Marifé Nogales, Uwe Schenker-Primus, José Manuel Díaz, Botond Ódor, Aitor Garitano, Itxaro Mentxaka.
Korua: Sociedad Coral de Bilbao.
Orkestra: Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS).

Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Arriaga Antzokiaren koprodukzio bat.


Laburrean

Non