"Interkonektatuta. Elkarrizketa berriak Arabako Arte Ederren Museoan"

Vitoria-Gasteiz 2023(e)ko ekainaren 29(e)tik 2024(e)ko maiatzaren 5(e)ra
  • "Interkonektatuta. Elkarrizketa berriak Arabako Arte Ederren Museoan"

Erakusketa bat da testuinguruan jarri nahi dituena Arabako Arte Ederren Museoak azken urteotan jaso dituen sarrera berriak, lehendik dagoen eta hainbat aldiz erakusgai egon den bildumaren zati batekin, lanen artean "elkarrizketa" desberdinak sortzeko.

Inmaculada Sánchez Kultura zuzendariak eta Sara González de Aspuru museoko arduradunak aurkeztu dute.

Sanchez-en arabera, "funtsak biltzeko eta handitzeko helburua aldatu egiten da museo bakoitzaren edukien arabera, eta, Arte Ederren Museoaren kasuan, haren espezializazio arloari lotzen zaio, alegia, XIX. mendeko eta XX. mendearen erdialdera arteko euskal arteari eta, horrekin batera, XVIII. eta XIX. mendeetako espainiar artearen multzo txiki baina oso adierazgarri bati.  Helburu hori betetzeko -esan du-, haren historian zehar erosketak izan dira prozedurarik ohikoena baina, halaber, jasotako dohaintzen, gordailuen eta testamentu legatuen bidez ere handitu dira haren funtsak. Sartzeko modu bakoitzak bere berezitasuna du eta banaka aztertu behar da, mantendu eta erakutsi beharreko multzoa hobetzeko egokia den ala ez baloratzeko" esan du.

Dohaintzen artean, artisten oinordekoek eta senideek egindakoak daude, eta haien artean ingurune hurbileneko erretratu ugari daude. Esate baterako, Felipa Arraizen erretratua, Clemente Arraiz margolari arabarraren arreba, Fernando de Amáricak margotua eta orain erretratatuaren ondorengoek dohaintzan emana. Halaber, emaileen arbasoen erretratuak, Arabako Ezquerratarren familia saga ezaguna bezala, non hainbat belaunaldi euskal artista nabarmenek margotu dituzten, hala nola Ignacio Díaz Olanok, Elias Salaverríak edo Juan de Aranoak. Beste batzuetan, lan erlijiosoak dira, gaur egungo bizimoduan nekez sar daitezkeenak, hala nola Valencia Rama familiak egindakoa Mariano Salvador Maellaren Azken Afariarena, gorteko artista eta margolari garrantzitsua, izen berri gisa gehitzen dena egileen nominaren barruan.

Museoan sartzeko beste iturri aipagarri bat ere aldi baterako gordailuak izan ohi dira, bai museo erakundeenak, bai partikularrenak. Azken kasu hori Interkonektatuak lanarena da. Bertan aurkezten ditugu, hain zuzen ere, Ignacio Zuloagaren zenbait lanen gordailu berriak, bai eta Otazu familiak emandakoak ere: Julián de Zulueta eta Juliana Ruiz de Gámiz senar-emazteen bi erretratu, egile ezezagunenak, eta Ignacio Díaz Olanoren lan ezagun Galduta.

Testamentu legatuak, ordea, ez dira hain ohikoak. Testamentu agindu bat da, eta haren bidez ondasun bat ematen zaio beste pertsona edo erakunde bati, egileslea hil ondoren, hala nola Alberto Viana Menchacatorre eta Pilar Lizarralde senar-emazteak, 2017an. Ondare horretatik hiru lan hautatu dira lagin horretarako: Mariano Barbasánen Anticoli Corrado, Juan de Barroetaren Elisa Blanchard Colauren erretratua eta Ramón Martí Alsinaren Emakume bat abaniko gorriarekin erretratua, izen berri bat dena orain lehen aldiz erakutsiko dugun museoaren bildumaren barruan.

Egiletzaren beste berrikuntza bat azken urteetan erosketa bidez eskuratutako obra bakarretik dator. José Villegas artista andaluziarrak margotutako La Granjaren oroitzapenak dira, zeina baitzen bere garaiko artistarik baloratuenetako bat. Lana 1903an datatu zen, eta egileak Segoviako herri horretan egindako uda egonaldiei dagokie.

Berritasun horiekin batera, Interkonektatuta bildumako beste lan batzuk ere aurkezten ditu, museoaren erakusketa iraunkorrean oso ohikoak ez direnak.

  • Kronologikoki, Neoklasizismoa. Argien izenean izeneko ataletik hasten da. Aldundiarekin berarekin lotutako erretratu instituzional batzuk ditugu, Arabaren alegoria bat bertako patroiaren irudiarekin, San Prudentzio, eta tokiko burgesiaren figura eta Arabako beste progizon batzuk.

  • Erretratua eta espiritu erromantikoan, barru-barruko pintura esferan sartzen gara, gizonen eta emakumeen enkargu pribatuetan, haien erretratuekin familia eta posizioa familiar eta soziala berresteko eta aretoen prestigioa handitzeko asmoarekin. Gainera, Ofeliaren irudikapena daukagu, Hamlet-eko tragediako pertsonaia shakespearianoa eta erromantizismoaren mitoetako bat bera.

  • Jarraitzen diogu ibilbideari Inspirazio bila. Paisaia eta ohiturak izenekoarekin eta bertan Italiako Lacio parajeetako obrak ikusten ditugu, artista espainiar eta euskaldun askoren prestakuntza egonaldietan egindakoak. La Granja jauregiko lorategiak ere agertzen dira, baita ohiturei, hiri giroari eta nolabaiteko sakontasun moralari buruzko bi obra ere.

  • Araba, pintoreen arteko loturak lore pinturaren presentzia handia duten Arabako egileengana hurbiltzen gaitu. Adelina Labrador madrildarraren obra ere sartzen da –lore-gaikoa hori ere–, 1946an hiriko areto batean erakutsia.

  • Erretratu familiarrakekin, artista batzuek beren senideen margotutako mihiseak aurkezten ditugu, bai eta zenbait egilek familia saga berari XX. mendearen lehen erdian egindako erretratuak ere.

  • Azkenik, bildumako ‘zuloaga’ berriak, non biltzen diren museoaren bildumaren parte diren Ignacio Zuloagaren lan guztiak.

Bilduman sortutako interkonexioak irizpide kronologikoetan, estilistikoetan, tematikoetan eta geografikoetan oinarritzen dira, "zeintzuek, narrazio zertzeladak bailiran, lan berriak beste batzuekin lotzen baitituzte, hau da, askotan gutxi erakusten diren horiekin".

araba.eus

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2023(e)ko ekainaren 29(e)tik 2024(e)ko maiatzaren 5(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik larunbatera: 10:00-14:00 eta 16:00-18:30, igande eta jaiegunetan: 11:00-14:00
  • Lekua Arabako Arte Ederren Museoa
    Frai Francisco Vitoria Ibilbidea, 8
    Vitoria-Gasteiz
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Arabako Arte Ederren Museoa

Non