Euskadiko Orkestra: RACHMANINOFF + STRAUSS (KONTZERTUA EKAINAREN 18RA ATZERATZEN DA)

Pamplona/Iruña 2024(e)ko Ekainak 18
  • Euskadiko Orkestra: RACHMANINOFF + STRAUSS (KONTZERTUA EKAINAREN 18RA ATZERATZEN DA)

Aurreko kontzertuak ezohiko Rakhmaninov bat entzuteko aukera emango digu; seigarren abonu-programak, ordea, errusiarraren sorkuntza paradigmatikoa dakarkigu: Pianorako bigarren kontzertua, piano-errepertorioko obrarik ezagunenetako –eta zailenetako– bat. Italiar artisten tandem bikain batek interpretatuko du: Lehenik, Federico Colli, Salzburgoko eta Leedseko lehiaketetako irabazlea, bere belaunaldiko pianistarik irudimentsuenetako gisa goraipatua; bigarrenik, Riccardo Frizza, opera italiarreko espezialista ospetsua, errepertorio sinfonikoarekin duen trebetasuna hemen erakutsiko duena.

Programaren zati bat, halaber, Italiari eskainiko zaio: Richard Straussen Aus Italien poema sinfonikoak Erromako hondarretan, Sorrentoko hondartzetan eta Napoliko kaleetan barrena bidaiatzera eramango gaitu, Funiculì, Funiculà eta beste doinu ospetsu batzuen medioz.

  • Riccardo Frizza, Zuzendaria
  • Federico Colli

EGITARAUA

S. Rakhmaninov
Pianorako 2. Kontzertua [33']

R. Strauss
Aus Italien [47']

DATA ETA LEKUA

 

 

baluarte.com

Laburrean

Non