Baldur Brönnimann, Portoko Casa da Músicaren titularra izandakoa (gaur egun Galiziako Real Filharmoniaren titularra da), musika garaikidearekin duen trebetasunagatik oso ezaguna da, eta presentzia nabarmena izango du kutsu frantziarra duen programa honetan. Mugarrirekin irekiko da, Parisen bizi den Ramon Lazkano donostiarrak 2010ean sortutako partitura zirraragarriarekin, hain justu ere, azken hamarkadan Europan gehien interpretatu den euskal obra sinfonikoetako batekin.
Oso bestelako estilo batean, eta Galiziako Real Filharmoniarekin batera, Itziar Viloriaren Oihartzun gorriakek erabateko estreinaldia izango du Claude Debussyri –inpresionismoaren fundatzailetako bati– ohore egingo dion emanaldi honetan, bi obra oroitarazlerekin: batetik, Vocalia Taldearen emakumezko ahotsek abestuko duten Nocturnes triptikoa, eta bestetik, La Mer, non Debussyk olatuen jokoak, zeruak uraren gainean egiten dituen islak eta haizearen elkarrizketa harrapatu baitzituen.