Euskadiko Orkestra (Abonu denboraldia): "Dutilleux / Strauss" Gasteizen

Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko Ekainak 6
  • Euskadiko Orkestra (Abonu denboraldia): "Dutilleux / Strauss" Gasteizen

Gizakiaren alderdi anitzei –hala nola espiritualtasunaren agerpen anitzei eta sortzeko eta inguruko mundua eraldatzeko borondateari– behatu ondoren, Robert Treviñok, maiz soinuetan isurtzen ez den beste esparru bat erakutsiz amaituko du Denboraldia: bizitza pribatua. Lehenik eta behin, Henri Dutilleuxen eskutik, zeinak bere Correspondances lanean Rilke, Mukherjee, Solzhenitsyn eta Van Gogh eta halako egileen gutunen zatiak hautatu zituen, kosmosean dugun lekuari buruz hausnartzen duten bost abestiri forma emateko, erritmoa eta kolorearen zentzumen-inpresio handia erabiliz. Elena Sancho Pereg abestuko ditu, nazioartean proiekzio handienetakoa duen soprano euskaldunak, hain justu. Alderik egunerokoena (alabaina, egunerokotasun horrek ez dio liluragarritasunik kentzen), Richard Straussen Etxeko sinfonian geratuko da islatuta; eguneroko pozak eta familia-bizitzaren ezbehar txikiak soinu-abentura bihurtzen ditu obra horrek.

 

H. Dutilleux
Correspondances [20']

R. Strauss
Etxeko sinfonia [44']

 

Robert Treviño
Zuzendaria

Elena Sancho Pereg

 


ARTISTAK

 


Laburrean

Non