Ipuin Kontaketa Familian

Errenteria 2023(e)ko irailaren 9(e)tik 2024(e)ko ekainaren 1(e)ra
  • Ipuin Kontaketa Familian

Larunbatean, irailaren 9an, hasiko dira Errenteriako Lekuona Fabrika Udal liburutegiak hilean behin doanik eskaintzen dituen “Ipuin kontaketak familian” saioak. Hauek, Lekuona Fabrikako plaza txikian (1. solairuan) izango dira.

Dinamizatzaile ezberdinen eskutik, 2 eta 5 urte bitarteko haurrek euskaraz ipuin ezberdinez gozatzeko aukera paregabea izango dute ekintza honi esker, heldu baten laguntzaz beti ere. Saio hauen helburu nagusia etxeko txikienak literaturaz gozatzen hastea da.

Lehena irailaren 9an izango da, 11:30ean, eta 45 minutu inguru iraungo ditu. Hortik aurrera hilean behin eskainiko dira. Ez da izena eman beharko, parte hartzea librea izango baita aforoa bete arte.

Egitaraua

2023:

  • Irailak 9 – Lur Korta
  • Urriak 7 – Lur Korta
  • Azaroak 4 – Saioa Aizpurua
  • Abenduak 2 – Amaia Puin

2024:

  • Urtarrilak 13 – Lur Korta
  • Otsailak 3 – Lur Korta
  • Martxoak 2 – Izaskun Mujika
  • Apirilak 13 – Lur Usabiaga
  • Maiatzak 4 – Lur Korta
  • Ekainak 1 – Lur Korta

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2023(e)ko irailaren 9(e)tik 2024(e)ko ekainaren 1(e)ra
  • Ordutegia11:30
  • LekuaErrenteria

Non