Bilboko Udal Musika Banda: "Poztasunari oda"

Bilbao 2024(e)ko Apirilak 21
  • Bilboko Udal Musika Banda: "Poztasunari oda"

Bilboko Udal Musika Banda: "Oroitzapenak" (2023-2024 denboraldia)

Bilboko Elkarte Filarmonikoan eta Joan Santuen elizan ibili ondoren, Bilboko Udal Musika Banda Euskalduna Jauregira itzuliko da 2023/2024 kontzertu zikloari amaiera emateko auditorio honetan.

Apirilaren 21ean eskainiko duen "Poztasunari oda", denboraldiko emanaldirik berezienetako bat izango da.

Izan ere, Bandak, José R. Pascual-Vilaplana zuzendariaren gidaritzapean, Naroa Intxausti sopranoa, Marifé Nogales mezzosopranoa, Mikeldi Atxalandabaso tenorra, Fernando Latorre baxua eta Bilboko Koral Elkartea izango ditu lagun, baita Musikene - Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegiko ikasleak ere. Kontzertu honetan Ludwig van Beethovenen "9. sinfonia" ospetsu, ezagun eta sinbolikoa entzungo da, bere bigarren mendeurrena betetzen duena.

Hitzordua igande honetan izango da, apirilak 21, eguerdiko 12:00etan, Euskalduna Jauregiko Auditoriumean. Sarrerak jauregiko leihatiletan, www.euskalduna.eus webgunean eta Kutxabank kutxazainetan eros daitezke.

Apirilaren 26an, ostirala, Bandak J.C. de Arriagako Kontserbatorioa bisitatuko du "Haziak lau haizeetara" lanarekin. Kontzertu horretan, Txaber Fernández, bilbotar zuzendari gaztea, arituko da zuzendari lanetan. Percy A. Graingerren "Händel in the Strand", Robert Jagerren "Variations on a Theme by Robert Schumann", Martin Ellerbyren "Paris Sketches" eta Franco Cesariniren "Mexican Pictures" bezalako lanak entzun ahal izango dira.


Laburrean

Non