Gasteizko Udal Musika Banda: "Tonalitateak"

Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko Apirilak 24
  • Gasteizko Udal Musika Banda: "Tonalitateak"

'Zergatik bi kolorek, bata bestearen ondoan, sortzen dute musika? Inork azal dezake hori? Ez. Inoiz margotzen ikasi ezin dugun bezala', Pablo Picasso.

Zuzendaria: Luis Orduña; Estreinaldiko obraren konpositorea: Oscar Navarro

Saxofoi baritonoa: David Grijalba; Klarinete baxua: Igor Urruchi; Artista: Esteban Espinosa; Ahotsa: Adriana Tonda

'Ez zait musika gustatzen', horixe izan zen Pablo Picassok Hélène Parmelin kazetari frantsesari elkarrizketa batean eman zion erantzuna. Jakina, erantzun horrek irakurketa asko dakartza, baina ez dirudi artistak diziplina artistiko oso bat hain modu zorrotzean deuseztatuko duenik. Izan ere, pintura eta musika elkar puntu asko dituzten arteak dira, eta, gainera, askotan elkarren inspirazio gisa baliatu dira.

Kontzertu honetan Johan de Meij eta Oscar Navarro musikagileek eta Roshanne Etezady konpositoreak idatzitako musika eskaintzen dizuegu. Orrialde hauek Paul Klee, Piet Mondrian edo William Morris Hunt-en pintura-lan anitzei soinua jartzen diete. Bost zentzumenekin gozatzeko kontzertua, inoiz baino gehiago.

Errepertorioa:

  • 'Anahita'*, Roshanne Etezady
    • I. El vuelo de la noche
    • II. Yeguas nocturnas
    • III. Sueño y reposo/La llegada de la luz
  • 'MONDRIAAN'*, Johan de Meij. Saxo solista: David Grijalba
    • I. Molino al sol (1908)
    • II. Evolución (1911)
    • III. Composición III - Fox-Trot B (1929)
    • IV. Victory Boogie Woogie (1942–44)
  • 'Vantablack'**, Anibal Caño. Saxo barítono: David Grijalba; Clarinete bajo: Igor Urruchi; Artista: Esteban Espinosa.
  • 'Abrazos para el cielo'**, Oscar Navarro. Ahotsa: Adriana Tonda

* Udal Bandak abesti hau jotzen duen lehenengo aldia da

** Erabateko estreinaldia


Laburrean

Non