Diego Ares

Donostia-San Sebastián 2024(e)ko Maiatzak 29
  • Diego Ares

Egitaraua:

Johann Sebastian Bach
Goldberg Bariazioak, BWV 988

Bere belaunaldiko klabezinista nagusienetakotzat jo izan dute Diego Ares komunikabide espezializatuek. Vigon hasi zituen ikasketak, Aleksandras Jurgelionis eta Aldona Dvarionaiten eskutik. Hamalau urte zituela, berriz, Pilar Canciok gidatu zuen klabezinista lanetan. 2002an Holandara joan zen, eta Hagako Kontserbatorio Errealean ikasi zuen, Jacques Oggen babespean. Harrezkeroztik, Richard Egarren eskolak jaso zituen. 2004a eta 2010a bitartean Schola Cantorum Basiliensisen (Suitza) jarraitu zuen Jesper Christensen eta Jörg-Andreas Bötticher-ekin. Genoveva Galvez eta Carmen Schibli klabezinistekin ondu zuen bere teknika.


Laburrean

Non