ETS - 20. urteurreneko kontzertuak (BEC - 2025eko martxoak 21 eta 22)

Barakaldo 2025(e)ko martxoaren 21(e)tik 2025(e)ko martxoaren 22(e)ra
  • ETS - 20. urteurreneko kontzertuak (BEC - 2025eko martxoak 21 eta 22)
  • ETS - 20. urteurreneko kontzertuak (BEC - 2025eko martxoak 21 eta 22)

  • Abenduaren 18ko oharra: Martxoaren 21eko kontzerturako sarrerak abenduaren 19an jarriko dira salgai, 10:00etatik aurrera. Martxoaren 22ko kontzerturako sarrerak agortuta daude. 

 

En Tol Sarmiento edo ETS moda-modako taldea da. Estatistikek diotenez, plataforma digitaletan gehien entzuten den, sare sozialetan jarraitzaile gehien dituen eta kontzertuetan publiko gehien mugitzen duen euskal musika-proiektua da. Modako taldea da gazteentzat ez ezik, gizartearen zati garrantzitsu batentzat ere.

Horregatik, ETSk “20 urte Zure Eskutik” ekitaldi historikoa egingo du bere 20. urteurrena ospatzeko eta birarik arrakastatsuenari agur esateko, agertokietatik aldi baterako urrundu baino lehen. Martxoaren 22koa kontzertu erraldoi bat baino gehiago, ETSko kideek ekitaldi soziokulturalez beteriko egun oso bat antolatu nahi dute ikus-entzule guztientzat, taldearen bereizgarri eta arrakastaren eragile izan den kontzeptuari jarraikiz: herri-jaiak. Horrela, bada, BECen jai-giroko egun bat eginez, ETS taldeak unibertso berezi bat sortu nahi du, bertako kulturari balioa emanez eta euskal folkloreari, euskal jaiei eta euskal musikari omenaldia eginez. Txupinazoa, herri-kirolak, haurrentzako jarduerak, erromeria… eta, eguna bukatzeko, ETSren historiako kontzerturik handiena, sorpresaz beterik eta kolaborazio ugarirekin.

Martxoaren 21eko ikuskizunean bertako kulturari balioa emango zaio, folklorea, jaiak eta euskal musika omenduz. Oso ekitaldi berezia izango da, baina egun nagusiko goizeko jarduerarik gabe.

Joan-etorriak errazte aldera, autobusak antolatuko dituzte hainbat herritatik ekitaldira joan eta egun berean itzultzeko, betiere erreserba eginez gero  viajesdivertis.com webgunean; honako herri hauetatik abiatuko dira autobusak: Altsasu, Amorebieta, Arrasate, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Bergara, Donostia/San Sebastián, Durango, Eibar, Ermua, Errenteria, Gernika, Irun, Iruña, Guardia, Lizarra, Oñati, Oion, Tafalla, Tolosa, Gasteiz eta Zarautz, eta herri gehiagotan ere egin ditzakete geldialdiak, jendeak eskatuz gero. 

 

Last Tour

Laburrean

Non