Jazzaldia 2024: Potter, Mehldau, Patitucci, Blake + Youn Sun Nah

Donostia-San Sebastián 2024(e)ko Uztailak 25
  • Jazzaldia 2024: Potter, Mehldau, Patitucci, Blake + Youn Sun Nah

Donostiako Jazzaldia 2024 jaialdiaren egitarauaren barne.

Potter / Mehldau / Patitucci / Blake

Chris Potter (saxoa), Brad Mehldau (pianoa), John Patitucci (baxua), Johnathan Blake (bateria)

Chris Potter, bere belaunaldiko saxofonista garrantzitsuenen artean kokatua, Brad Mehldaurekin, beharbada azken 20 urteetako Jazz pianistarik gailenenarekin elkartu da laukote guztiz berri bat sortzeko, beste bi musikari handi biltzen dituena: John Patitucci kontrabaxuan eta Johnathan Blake baterian.

Izarrez osatutako laukote honek bere lehen diskoa kaleratuko du 2024ko martxoan, eta zalantzarik ez dago kontzertu bikaina eskainiko dutela 59. Jazzaldian. 

Youn Sun Nah

Youn Sun Nah (voz), Eric Legnini (pianoa, teklatuak), Tony Paeleman (piano, teklatuak)

Youn Sun Nahren ahotsa hunkigarria da, ñabardura, tinbre eta kolorez betea, bere sustrai korearrak eta eragin musikal askotarikoak direla eta. Ezaugarri horiei esker ugariak dira adierazten dituen emozioak, eta abeslari berezi bihurtzen dute, beste abeslari batzuekin nekez konpara daitekeena. Abeslari korearra inprobisatzaile aparta da eta hainbat hizkuntzatan ?koreera, ingelesa, gaztelania, portugesa eta frantsesa? abesteagatik ere bereizten da…

jazzaldia.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2024(e)ko Uztailak 25
  • Ordutegia21:00
  • LekuaTrinitate Plaza

    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa50 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania

Non