Jazzaldia 2024: "John Zorn at Jazzaldia" Chaos Magick + New Masada Quartet

Donostia-San Sebastián 2024(e)ko Uztailak 28
  • Jazzaldia 2024: "John Zorn at Jazzaldia" Chaos Magick + New Masada Quartet

Donostiako Jazzaldia 2024 jaialdiaren egitarauaren barne.

John Zorn

John Zorn, Abangoardiako Jazzaren erreferentzia nagusia, artista emankor eta polifazetikoa da: konpositorea, moldatzailea, ekoizlea, saxofonista eta multiinstrumentista. Bere izena interprete, konpositore edo ekoizle gisa agertzen da ehunka albumetan. Genero ugari landu ditu: jazza, rocka, hardcore punka, musika klasikoa, klezmerra, musika inprobisatua, soinu-bandak…

Aipatutako guztiaz gain, Zornek katalizatzaile lana egiten du abangoardiaren eremuan, batez ere New Yorkekoan, non balio eta oihartzun handiko ehunka musikari kokatzen diren. Izan ere, New Yorken egiten den Jazza ezin da ulertu Zornen orbitan mugitzen den musikariren batek parte hartu gabe.

John Zornek Jazzaldian egindako emanaldi arrakastatsuek arrasto sakona utzi dute: 2013an bere Masada Marathonekin, 2015ean Bladerunner Triorekin eta 2019an, Donostiako Jazzaldia Saria jaso zuen urtean, Bagatelles Marathonekin. Jazzaldiaren 59. edizio honetan, maisu estatubatuar handia honen musika 6 talderen eskutik eskainiko da; hiru egunetan jarraian arituko dira, uztailaren 26an eta 27an Kursaal Auditorioan eta, 28an, Trinitate plazan.

Hauek dira 6 proiektuetan parte hartu duten musikariak: Julian LageGyan RileyBrian MarsellaJorge RoederChes SmithJohn MedeskiMatt HollenbergKenny GrohowskiJohn Zorn eta Kenny Wollesen.

 

CHAOS MAGICK

John Medeski (organoa), Brian Marsella (piano elektrikoa), Matt Hollenberg (gitarra), Kenny Grohowski (bateria)

Chaos Magick magia garaikidea da, Austin Osman Spareren ideietan oinarritua. William Burroughs, Robert Anton Wilson, Aleister Crowley eta beste idazle askoren eragina biltzen duen lana.

Praktika magiko horiek inspiratuta, Simulacrum errekrutatu du Zornek. Taldea ahalmen handiko hiru musikarik osatua da, eta Brian Marsella gonbidatu berezia gehitu zaie piano elektrikoan. Horrela sortu da laukote eklektiko hau, Chaos Magick.

Musikari horiengan nabarmentzekoak dira beren abilezia, inprobisatzeko gaitasuna eta musika klasikoa, jazza, funka, inprobisazioa, metala… nahasteko duten modua, berdinik ez duena. Ezarrita dagoen guztia gainditzen duen zoramen liluragarria, non “ezer ez den egia eta dena den zilegi”.

 

NEW MASADA QUARTET

John Zorn (saxoa), Julian Lage (gitarra), Jorge Roeder (baxua), Kenny Wollesen (bateria)

John Zornen talde berri eta zirraragarria, New Masada Quartet, lau birtuoso bikainen arteko batasun sendoa da, Zornek inoiz izan duen talde onenetakoa: gitarraren maisu Julian Lage; baxuaren magialari Jorge Roeder; Kenny Wollesen, 30 urte daramatzana Zornekin bateria jotzen; eta John Zorn bera, zuzendaritzan eta saxoan.

Zuzenekoetan, sekulakoa da sortzen duten energia, eta inoiz ez bezala bizia ematen diote Masadaren musikari. Zornen “stop and start” zuzendaritzapean, doi-doi eratutako taldea da The New Masada Quartet, beren solo sutsu, lirismo zintzo eta erritmo hipnotikoekin atsegin ematen diguna.

 

jazzaldia.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2024(e)ko Uztailak 28
  • Ordutegia20:00
  • LekuaTrinitate Plaza

    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa40 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania

Non