Jazzaldia 2024: John Scofield & Dave Holland Duo + William Parker Quartet

Donostia-San Sebastián 2024(e)ko Uztailak 27
  • Jazzaldia 2024: John Scofield & Dave Holland Duo + William Parker Quartet

Donostiako Jazzaldia 2024 jaialdiaren egitarauaren barne.

John Scofield – Dave Holland Duo

John Scofield (gitarra), Dave Holland (baxua)

Bi musikari, Scofield eta Holland, gitarra eta baxua, lagunak, bakoitza bere bidetik joan eta zenbaitetan gurutzatu izan direnak: biak, garai desberdinetan, Miles Davisen bandako kide izanak; Miles Davisen omenezko So Near, So Far (Musings for Miles) (1993) diskoan batera arituak; ScoLoHoFo supertaldeko kideak biak, hainbat bira egin eta Oh! (2003) diskoa grabatu zuen taldekoak.

Orain, berriz ere, indarrak batu dituzte elkarrizketa berri bat aurkezteko. Elkarrizketa musikal horretan bikote gisa arituko dira eta beren errepertorioetako konposizio originalak interpretatuko dituzte, Jazz estandarren hautaketa batekin batera. Jazz garaikideko bi figura gailenen elkarraldia, bi adimen musikal bakan, Jazzaren musikariak eta zaleak inspiratzen jarraitzen dutenak mundu osoan. Hala, bermatuta dago une magikoz, handitasun artistikoz, birtuosismoz eta inprobisazio magistralez betea izango dela haiek emango duten kontzertua.

John Scofield

John Scofield Jazz garaikideko gitarrista garrantzitsuenetako bat da. Musikari estatubatuarrak 4 hamarkada baino gehiago daramatza erakusten musika estilo bat baino gehiago arintasunez eta birtuosismoz jotzeko gai den artista bakanetako bat dela. Ahalmen handiko bere groove berezi horregatik nabarmentzen da, baita, Jazzaren ortodoxiaren barruan, funk sentimendua entzuleei sakontasun handiagoaz transmititzen jakiteagatik ere.

Gitarrista eta konpositore bikaina eta inprobisatzaile magistrala da Scofield. 30 disko baino gehiago grabatu ditu lider gisa eta ehunka grabaziotan parte hartu du. Bere ibilbidean zehar hainbat artistarekin lan egin du: Charles Mingus, Miles Davis, Gary Burton, Tony Williams, Jim Hall, Ron Carter, Herbie Hancock, Joe Henderson, Terumasa Hino, Pat Metheny, Charlie Haden, Eddie Harris, Medeski Martin & Wood, Bill Frisell, Brad Mehldau, Mavis Staples, Government Mule, Jack DeJohnette, Joe Lovano, Phil Lesh…

Dave Holland

Dave Holland britainiarrak, kontrabaxu eta konpositore birtuosoak, musikarako sentsibilitate aparta du, eta bost hamarkada baino gehiago daramatza agertokietan. Bere musikak arrasto sakona utzi du Jazz garaikidearen munduan eta une bikainez betea dago bere ibilbidea: erritmoen sekzioan jo zuen Miles Davisen In a Silent Way (1969) eta Bitches Brew (1970) albumetan; Chick Corearekin Circle taldean; John Abercrombie eta Jack DeJonnetterekin Getaway hirukotean; Herbie Hancock eta Pat Methenyrekin Parallel Realities taldean; Stan Getzekin, Sam Riversekin…

jazzaldia.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2024(e)ko Uztailak 27
  • Ordutegia21:00
  • LekuaTrinitate Plaza

    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa40 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania

Non