"Tierra de nadie"

Durango 2024(e)ko Maiatzak 18
  • "Tierra de nadie"

Tierra de nadie obrak hainbat arlo barne biltzen ditu: dantza, ahotsa, zuzeneko musika, atmosfera poetikoak, natura, emakume-animaliak, gorputz arrotzak, soinu oroitarazleak. Aurkitzeke dagoen leku batean murgilduko gara. Leku ezkutu batera bidaiatuko dugu - norberaren barrenera egindako bidaiaren metafora gisa-, eta, gorputz honek ezkutatzen dituen mirariak eta piztiak aurkituz joango gara

Tierra de nadie-k gai asko lantzen ditu: hastapenak eta amaierak , distantziak, gorpu bat osotzen duten gorpu ezberdinak eta euren arteko loturak , idatzi gabeko arauak, bazterrak eta ur-ertzak, topaketa eta aldentzeak, azalak, zerbaitetan larrua uztea, ozeanoa, apneak eta ur-korronteak, betirako joateko gogoak, mugak, kontentzioak. Baina, guzti horren gainetik, gorputzaz, gorputza eta bere izaeraz eta gorputzengan eragiten duten politikez gogoeta egiten du. Izan ere, nor da gorputzen jabe?

  • Testuak eta Zuzendaritza: Eva Guerrero.
  • Koreografía eta antzezpena: Garazi Lopez de Armentia, Eva Guerrero.
  • Musika sorkuntza eta interpretazioa: Yolanda Bustillo, Carla Sevilla.

 

 
durango.eus

Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non