"LA BATALLA DE LOS AUSENTES"

Durango 2024(e)ko Maiatzak 25
  • "LA BATALLA DE LOS AUSENTES"

Bizitzaren alde poetikoa mehatxatzen duen munduaren aurrean aireztatuko bandera arroa da euren kontaera. Alferrikako borroka, non kixoteskoa den bere esentzia kulturala. Epika hiru komedianterentzat, giza botere ororen satira, duintasuna eta fedea erresistentzia-ekintza gisa.

La Zarandari buruz hitz egitea estatuko antzerki konpainia beterano eta pertsonalenetariko bati buruz hitz egitea da. 2010ean Espainiako Antzerki Sari Nazionala jaso zuten, eta erreferente dira bai estatuan baita Iberoamerikan ere.

2023an 45 urte bete zituzten oholtza gainean eta “La batalla de los ausentes” lanarekin ospatu zuten. Obra honetan bizitza borroka gisa irudikatzen dute, non Zarandako betiko hiru aktore klasikoek -konpainiaren muinak- guda gupidagabe batean desegiten dagoen ejerzitu bateko azken apurrak diren.

  • Testua: Eusebio Calonge.
  • Zuzendaritza: Paco de La Zaranda
  • Antzezleak: Francisco Sánchez, Gaspar Campuzano, Enrique Bustos.
durango.eus

Laburrean

Non