Zuberoako Maskaradak 2024 (Pagola)

Pagola 2024(e)ko Apirilak 27
  • Zuberoako Maskaradak 2024 (Pagola)
    2023ko maskarada, Maule-Lextarren (EITB)

Urtarrilaren 21etik apirilaren 27ra arte, Pagolako herritarrek maskaraden 15 emanaldi egingo dituzte, Pagolan bertan hasi eta bukatuta. Zuberoako 11 herri eta Donaixti (Nafarroa Beherea) bisitatuko dituzte.

2019an, "Domingo Garat" pastorala antzeztu zuten Pagolako herritarrek berek, Frantxoa Casetek ondua.

Hau izango da hasi berri dugun urteko maskaraden egutegia, dantzan.eus webguneak jaso duenez:

  • Urtarrilak 21, igandea: Pagola
  • Urtarrilak 28, igandea: Ezpeize
  • Otsailak 3, larunbata: Maule-Lextarre
  • Otsailak 11, igandea: Iruri
  • Otsailak 17, larunbata: Gamere-Zihiga
  • Otsailak 24, larunbata: Muskildi
  • Martxoak 2, larunbata: Donaixti
  • Martxoak 10, igandea: Ligi-Atherei
  • Martxoak 17, igandea: Idauze
  • Martxoak 23, larunbata: Aloze
  • Martxoak 31, igandea: Barkoxe
  • Apirilak 7, igandea: Larraine
  • Apirilak 14, igandea: Urdiñarbe
  • Apirilak 21, igandea: Lakarri-Altzai
  • Apirilak 27, larunbata: Pagola

Dantza eta predikua uztartzen ditu maskaradak, eta bi talde aritzen dira: gorriak, gathuzain eta zamalzain dantzari trebea tartean, eta beltzak, basati eta bortitzagoak. Hiru zati ditu: barrikaden haustea, ofizioak eta jolasak.

Iaz Mauleko gazteek antolatutako maskaradetan, lehenengo aldiz, ez zen buhamerik izan pertsonaien artean, antolatzaileek uste baitute kutsu arrazista duela pertsonaiak. 

Ordutegiak

Dantzan.eus webguneak jakinarazten duenez, maskaradak inauteriak izanik asko du inprobisaziotik, beraz, ordutegiak egunaren arabera izaten dira, bertaratu aurretik ezin jakin ezer segururik. Ohikoena lehen barrikada 9:00-10:00 bitarte hastea izaten da, baina lasai, ordu horretarako ez bazarete iristen goizean zehar beste hiru edo lau bat egiten dituzte herriko hainbat auzunetan. Emanaldi nagusia edo ofizioak, berriz, bazkal ondorenean hasten dira; herriko plazan edo frontoian normalki, eta aterpe, karpa edo biltegiren batean eguraldi txarra badago. Arizaleen mahai buelta zenbat luzatzen den, horren araberakoa izaten da saioa hasteko ordua. Normalki, 15:00-16:00 bueltan, eta hiru bat ordura luzatu ohia da arratsaldeko emanaldia.

eitb.eus

Laburrean

  • Mota Dantza
  • Data 2024(e)ko Apirilak 27
  • LekuaPlaza
    Pagola
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara

Non