ART & MUSIC 2024: LOUANE

Bilbao 2024(e)ko Maiatzak 18
  • ART & MUSIC 2024: LOUANE

Guggenheim-Bilbao Museoak antolatutako Art & Music 2024 zikloaren egitarauaren barne.

Abeslaria eta aktorea da Louane, eta 8 urte zituela musikarekiko zaletasuna piztu zitzaion. Horrela, 2012an La Voz programan parte hartuta, ospetsu bilakatu zen, eta musikaren eta zinemaren munduko ateak zabaldu zitzaizkion. Bi album txalotu ditu bere errepertorioan, ‘Chambre 12’ eta ‘Joie de vivre’; beraz, Louanek aztarna ezabaezina utzi du pop frantsesaren eszenan. Halaber, Frantziako Calogero, M. Pokora eta Julien Doré bezalako izar nabarmenetako batzuekin eta nazioarteko YUNGBLUD bezalako artistekin kolaboratu du. Izendapen eta sari ugari jaso ditu, eta 2020an, Frantziako Forbes Under 30 zerrenda ospetsuan sartu zuten.


Laburrean

Non