Dantzerti: "Gasteizko hondartzak" (estreinaldia)

Barakaldo 2024(e)ko maiatzaren 2(e)tik 2024(e)ko maiatzaren 3(e)ra
  • Dantzerti: "Gasteizko hondartzak" (estreinaldia)
  • Dantzerti: "Gasteizko hondartzak" (estreinaldia)

Milaka historia txikiz osaturik dago letra larriz idazten den Historioa. Brechten liburuak irakurri dituenak, adibidez, badaki nork eraiki zituen Egiptoko piramideak edo Lima distiranteko etxeak. Alegia, edozein hiriren historioa bertako biztanleena da, haien bizipen metaketa.

Ispilu handi batez baliatu izan balitz bezala islatu zuen 1997an Gasteiz hiria Xabier Montoiak bere liburuan, gasteiztarren kontzientzetan barneratu zen, guerra zibila bukatu eta hogeigarren mendeko azken urte bitarteko kontakizunak idazten. Militarrez eta apaizez jositako hiri txikiari industriaren etorrerak eragindako aldaketa isladatu zuen, baina horiek guztiak gorabehera, baita ere aldakaitza zena.

Nolanahi ere, Gasteiz izan beharrean, berdin izan zitekeen Bombay edo Aberdeen, obra honetako pertsonaien maitasun beldur, gorroto, zalantza eta itxaropenak antzekoak baitira funtsean munduko zoko guztietan.

Gasteizko hondartzak Dantzertiko Arte Dramatikoko 4. Mailako ikasleen gradu amaierako lana da. Ikasleek ipuin bilduma hau taularatuko dute, Antton Lukuk egokitutako testutik abiatuta eta Ximun Fuchs zuzendari eta aktore ezagunaren zuzendaritzapean.

  • Egilea: Xabier Montoia
  • Egokitzapena: Antton Luku
  • Zuzendaritza: Ximun Fuchs
  • Antzezleak: Aitzol Barbarias, Garoa Bugallo, Josu Cardoso, Amets Ibarra, Mikel Ismael Kaye, Amets Larrea, Nerea Lizarralde, Beatriz Rodríguez, Gontzal Royuela, Idoia Tapia
  • Argiztapena: David Rodríguez
  • Tailerraren irakaslea: Igor Razquin

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaDANTZERTI
  • Data 2024(e)ko maiatzaren 2(e)tik 2024(e)ko maiatzaren 3(e)ra
  • Ordutegia20:00
  • Lekua Barakaldo Antzokia
    Juan Sebastian Elkano, 4
    Barakaldo
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Barakaldo Antzokia

Non