Dantza gaua: "El Bolero" + "Ollos cara adentro" + "Née"

Barakaldo 2024(e)ko Maiatzak 25
  • Dantza gaua: "El Bolero" + "Ollos cara adentro" + "Née"

Hiru proposamen, ikuskizun bat:

  • El Bolero  (16 min.) ! Aurrestrainaldia

Esaten da 10 minuturo Ravelen Boleroaren bertsio bat entzuten dela munduan. Beharbada, musika honen aukeraketaren azalpenetako bat mugimendua jendarteratzeko eta ikusleekin azkar konektatzeko gogoa asetzea da, piezan zehar elkarrekin ibiltzeko aukera emango digun lotura-puntu bat aurkitzea.

Egilea, koreografia, zuzendaritza eta antzezlea: Zuriñe Benavente

Musika: Maurice Ravel

  • Ollos cara adentro (15 min.) | Estreinaldia Euskadin

Onirikoaren unibertsoa abiapuntutzat hartuta, Ollos cara adentro lanak ametsaren kontzepzio surrealistan arakatu nahi du; logikaren, arrazoimenaren, kontzientziaren eta are gustuaren konbentzioen mugak gizabanako bakoitzaren barneko eta kanpoko munduaren artean ate bat irekiz hausten diren leku horretan.

Egilea, koreografia, zuzendaritza eta antzezlea: Xián Martínez Miguel, Elena Castellanos

  • Née (55 min.) 

Albiste batzuek sakonki eragiten digute, abaildu egiten gaituzte, baina, batzuetan, beste albiste batzuk iristen dira, izugarriak izanik, sufrimendua gainditu eta gure apatiatik ateratzera bultzatzen gaituztenak, lan berri bati ekiteko behar den bultzada emanez. Azken hauetatik sortzen da Née. Lan hau hasierako hiru ideiek osatzen dute: El Amor. Untxien estresa agertokietan. Ping pong-eko pilotak.

Egilea, koreografia, zuzendaritza eta antzezlea: Igor Calonge


Laburrean

  • Mota Dantza
  • KonpainiaALTRASTE DANZA | CÍA. IXA | CÍA. CIELO RASO
  • Data 2024(e)ko Maiatzak 25
  • Ordutegia20:00
  • Lekua Barakaldo Antzokia
    Juan Sebastian Elkano, 4
    Barakaldo
  • Zenbatekoa15 / 20 €
  • Sarrerak Erosi
  • Web Barakaldo Antzokia

Non