"MI MADRE TAMBIÉN QUISO SER PEZ"

Ermua 2024(e)ko Maiatzak 3
  • "MI MADRE TAMBIÉN QUISO SER PEZ"

Antzezlan honen ideia nagusia Paula Prolek Arte Dramatikoko Goi Mailako ikasketetako gradu amaierako lanean sortu zen. Lan hura hiru gogoetatik abiatu zen: mendebaldeko kulturan amatasunaren inguruko ikerketa, gaur egungo jaiotza tasa apala eta testu-antzerki garaikidea.

Ondoren, ikerketarekin jarraitzeko aukera izan du Eusko Jaurlaritzak antzerki testuak lantzeko emandako dirulaguntza bati esker. Orain, lan guzti hori oholtzan jartzeko unea heldu da, eta Maialen Marin, Arte Dramatikoko Goi Mailako Eskolan graduatutako durangar gaztearekin batera egingo du.

Itxaropena aldarrikatu nahi izan dute pieza honetan. Horretarako, pikutara doan mundu honetan amatasunaren inguruko gatazka izan dute ardatz. Pentsatzen jarraitzeko itxaropena hedatu nahi du, egunerokoa, etorkizuna, nekea eta geure buruak alde batera utziz.

  • Dramaturgia eta zuzendaritza: Paula Prol.
  • Zuzendaritza laguntzailea: Albar Cirarda.
  • Antzezleak: Maialen Marín, Paula Prol.

 

 
ermua.eus

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaLa Brecha Teatro
  • Data 2024(e)ko Maiatzak 3
  • Ordutegia20:30
  • Lekua Ermua Antzokia
    Goienkale 10
    Ermua
  • Zenbatekoa8 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web Ermua Antzokia

Non