KEROBIA + MELOCOTÓN GIGANTE

Estella-Lizarra 2024(e)ko Maiatzak 18
  • KEROBIA + MELOCOTÓN GIGANTE

KEROBIA

2001 urtean Iruñean sorturiko taldea da Kerobia. Musikalki pop eta rock giroak landu izan dituzte beti, garaian garaiko garapena tarteko. Diskografia oparoa utzi du taldeak: ‘Kerobia’ (2004), ‘Rose Escargot’ (2006), ‘Materia organikoa eta gainerakoak’ (2008), ‘Papera eta kartoia’ (2009), ‘Ontziak’ (2010), eta ‘Supernova’ (2012). 2021 urtean, ‘Konstelazioa’ lan bikoitza kaleratu du bandak, musika bidean egindako kantuak eta bitxikeriak bilduz 30 kantuko disko bilduman. Bilduma lanaz gain, estudioko disko berria ere grabatu zuen bandak 2021 amaieran, eta 2022 honetan ‘Hilak’ disko berria taularatuko dute zuzeneko emanaldietan.

Kerobiak "GORA BIZITZA" aurkezten du, bere kantu enblematikoenek eta kantu akustikoek bonbardaturiko ikuskizuna, zuzeneko zirraragarri batean. Taldeak 2024an data gutxi batzuk eskainiko ditu Euskal Herrian eta estatutik barna. Beraz, Kerobiaren jarraitzaileak adi egon beharko gara aukera hau ez galtzeko eta, eurek dioten bezala, bandarekin batera "asteroideen antzokian" abesteko.

MELOCOTÓN GIGANTE

Melocotón Gigantek, perkusioz, rumbaz eta barreiatuz betetako musika fusioa proposatzen duen Lizarraldeko banda berriak, "Mutante" estudioko lehen lana aurkeztuko du. Taldea Zaunka, Bide Bakarra eta El Viejo Peter taldeetako kideek osatzen dute.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2024(e)ko Maiatzak 18
  • Ordutegia22:00
  • LekuaPeña La Bota
    Valdeallín, s/n
    Estella-Lizarra
  • Zenbatekoa10 / 12 €
  • HizkuntzaElebietan

Non