Dantza Plazetan 2024: Salbatzaile Dantza Taldea

Bilbao 2024(e)ko Abenduak 28
  • Dantza Plazetan 2024: Salbatzaile Dantza Taldea

Bilboko Udalak hiriko Barruti ezberdinetako plazak eta kaleak euskal folklorearekin beteko ditu berriz ere 2024 honetan “Dantza Plazetan” programarekin.

Erromeriak, dantza-alardeak, erraldoien kalejirak eta haurrentzako ikuskizunak doan izango dira, euskal dantzak eta folklorea hurbiltzeko, sustatzeko eta balioesteko.

Aurtengo edizioan, lehenengo hitzordua datorren larunbatean, urtarrilaren 27an, izango da, Salbatzaile Dantza Taldearen erromeriarekin, Zazpi Kaleetako Santiago Plazan.

DANTZA PLAZETAN 2024an PARTE HARTU DUTEN TALDEAK

  • BATASUNA ARRAIZBIDE DANTZA TALDEA. Batasuna Arraizbide Dantza Taldeak 1972an hasi zuen bere ibilbidea Bilboko Uretamendi auzoan eta urte berean eman zuen lehen emanaldia Corpus Christi egunean. 1973an mutilak taldean sartu ziren eta auzoko lehen ikuskizun mistoa eskaini zuten.
  • BETI JAI ALAI DANTZARI TALDEA. Beti Jai Alai Dantzari Taldea Basurtu auzoko euskal sentimendutik sortutako folklore taldea da, eta sortu zenetik Euskal Herri osoko dantza, ohitura eta errituak ikertu, ikasi, zaindu eta zabaltzeko konpromisoa hartu du.
  • BIHOTZ ALAI DANTZA TALDEA. Bihotz Alai Dantza Taldea duela 65 urte sortu zen, 1958an alegia, eta ordutik hona euskal folklorea lantzeko eta hedatzeko helburua izan du, bai Deustun bai Euskal Herri osoan zehar.
  • DEUSTUKO FOLKLORE TALDEAK. Deustuko Folklore Taldeak Bilboko auzo honetan dauden hainbat talde biltzen ditu (Bihotza Alai, Mikeldi, Goiko Alde eta Ondalan), elkarrekin antolatzen dituzten jardueretan parte hartzea sustatzeko eta indarrak batzeko helburuarekin. 
  • BIZKAIKO DANTZARIEN BILTZARRA. Bizkaiko Dantzarien Biltzarra dantzariak eta dantza taldeak batzeko eta Bizkaiko eta Euskal Herriko dantza tradizional eta folklorikoaren formazio, ikerkuntza eta hedapenaren alorrean ahaleginak bideratzeko sortu zen.
  • GAZTEDI DANTZARI TALDEA. Gaztedi Dantzari Taldea Bilboko Santutxu auzoan dago errotuta. 1951. urtean sortua, belaunaldiz belaunaldi euskal dantza eta musika hedatuz beteko ditu aurten 73 urte, egun Bilbon martxan jarraitzen duen euskal dantza taldeetatik zaharrena izatea lortuta.
  • IBAI-ARTE DANTZA TALDEA. Ibai-Arte Dantzari Taldea 1996an sortu zen Zorrotzan, euskal dantza eta folklorea belaunaldiz belaunaldi transmitzeko asmoz. Urte luze hauetan herri askotan dantzatu dute eta ehunka lagun igaro dira euren dantza taldetik.
  • ONDALAN ERRALDOIEN KONPARTSA. Ondalan Erraldoien Konpartsa 1996tik Bizkaian Erraldoien tradizioaren berreskuratzea lantzen duen elkarte kulturala da.
  • SALBATZAILE DANTZA TALDEA. Salbatzaile Dantza Taldea Bilboko Castaños auzoko dantza taldea da, eta 1978. urtean sortu zen, unean uneko hutsune kultural eta sozial bati erantzuteko. Taldea Begoña Arroyoren eskutik hasi zen, 8 neska-mutilek osatutako talde txiki bati irakasten.
bilbao.eus

Laburrean

  • Mota Dantza
  • Data 2024(e)ko Abenduak 28
  • Ordutegia20:00
  • LekuaSantiago plaza (Zazpi kaleak)
    Bilbao
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez

Non