Miguel de Unamuno Saiakera Saria 2024 (otsailak 15 - apirilak 30)

Bilbao 2024(e)ko otsailaren 15(e)tik 2024(e)ko apirilaren 30(e)ra
  • Miguel de Unamuno Saiakera Saria 2024 (otsailak 15 - apirilak 30)

Bilboko Udalak OTSAILAREN 15EAN ireki du Miguel de Unamuno Saiakera Sariaren XXV. edizio berriaren proposamenak aurkezteko epea. Aurten, deialdi berri honen lanak jasotzeko epea apirilaren 30ean, igandean, itxiko da.  

Beste urteetan egin izan den bezala, aurtengo 25. edizio honetan ere, bi modalitate antolatu dira: gaztelaniazkoa eta euskarazkoa. Bi modalitateek 6.000 euroko saria izango dute eta horrez gain, saritutako lanak argitaratzeko aukera ere.

Parte-hartzea zabalik dago 18 urtetik gorako edozein nazioalitatetako egileentzatEuskadiko bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan aurkezten badituzte. Lanak argitaratu gabeak edo saritu gabeak izateko baldintzari dagokionez, lana entregatu ostean aldaketarik gertatuz gero, horren berri eman beharko diote idazleek epaimahaiari. Gutxienez 100 orriko eta gehienez 250 orriko luzera izango dute, DIN A-4 motako orrietan idatziak, Times New Roman edo antzeko letra-mota erabilita, eta tamaina 12koa izanik. 1,5eko espazioa utziko da lerroen artean.

Miguel de Unamuno Saiakera Sariaren XXV. edizioko deialdian parte hartzen dutenek PDF formatuan bidali beharko dituzte haien lanak, udal webgunearen bitartez, web municipal, hurrengo helbideetara: www.bilbao.eus/premiounamuno eta www.bilbao.eus/unamunosaria. Link horietan kontsultatu daitezke bai oinarri osoak baita izena emateko formularioa ere.

XXIV. EDIZIOA

Iazko edizioan, gaztelaniazko modalitatean Daniel Garcíaren “El otro decir, la otra orilla”, izan zen irabazlea; euskarazko modalitatean, berriz, Joxe Manuel Odriozolak irabazi zuen “Sekularizazioa Euskal Herrian” lanagatik.

bilbao.eus

Laburrean

  • Mota Lehiaketa
  • Data 2024(e)ko otsailaren 15(e)tik 2024(e)ko apirilaren 30(e)ra
  • LekuaBilbao
  • HizkuntzaElebietan

Non