Zertan sinetsi, gure XXI. mendeko hutsunea baretzen saiatzeko?
Autoesklabotzaren ereduaren bitartez, SHINEk gorputzaren objektualizazioa, hedonismoarekiko adikzioa, epelaburtasuna eta ihesbidearen bilaketa etengabea lantzen ditu.
Erritu etsia, galdutako fedearen bila.
Nola egin dezakegu distira, jada gure buruarengan sinesten ez badugu?
SHINE antzezlanak estasia eta gorputzaren martirioa ikertzen ditu. Martirio hori zaharkitutako elementutzat du bizi garen gizarte turbokapitalista honetan. Tekno musikaren zalaparta burrunbatsuak eta zertan sinetsi bilatzen dutenen saetek zoratuta, zortzi gorputz estasiaren arrakastapera erortzen dira -estasia funtsezko droga baita enpatiarik gabeko munduan ibiltzeko- eta gure orainak zuzendutako koreografia lantzen dute: erritual berriak, zenbait kultu grinatsu eta asmatutako erlijioak hartu beharra.
SHINEk gure gizarte-linboa irudikatu nahi du, non gure espiritualtasuna zehazten saiatzen baikara dena-segituan-orain diktamen horri jarraiki. Antzezleek ziklotimia dantzatzen dute, iraganetik datorren depresioak eta etorkizunetik etorriko den antsietateak txikituta. Fede bila ari dira, baina, ilargi betearekin gertatu bezala, mugikorrek ezin diote hari argazkirik atera.
Dantzatzeko aukera da, zaurien modura gutako bakoitzaren bularrean ezarri den hutsunea dantzatzeko aukera. Gure buruari jarri diogun arantza-koroak galdutako distira topatzeko azken itxaropena.