Anohni & The Johnsons (Donostia - ekainak 20 - Kursaal)

Donostia-San Sebastián 2024(e)ko Ekainak 20
  • Anohni & The Johnsons (Donostia - ekainak 20 - Kursaal)

Anohni & The Johnsons taldeak kontzertua eskainiko du ekainaren 20an, Donostian, Kursaalen. 

Ostiral honetan, martxoaren 1ean, 11:30ean, ANOHNI and The Johnsons taldeak Kursaal Eszenako programazioaren barruan ekainaren 20an (osteguna) emango duen kontzerturako salmenta orokorra irekiko da. Salmenta orokor horren aurretik, Eszena Kide ekimenari atxikitako pertsonentzako esklusiban 48 orduko aurresalmenta egingo da, otsailaren 28ko 10:00etatik martxoaren 1eko 11:25era. Sarrerek 85 €-ko prezio bakarra dute (-%10 Eszena Kideentzat) eta Kursaaleko leihatiletan eta www.kursaal.eus webgunean erosi ahal izango dira (helbide hori da sarrerak online saltzeko bide baimendu bakarra).

14 urtean lehen aldiz, ANOHNI The Johnsons bere taldearen soinu intimora itzuliko da; zortzi musikarik osatzen dute banda, horien artean Julia Kent biolontxelo-jotzailea, Maxim Moston, Doug Wieselman askotariko instrumentista eta Jimmy Hogarth gitarrista. ANOHNI and The Johnsons taldeak "It 's Time To Feel What' s Really Happening" (benetan zer gertatzen ari den sentitzeko garaia da) aurkezten dute, hau da, aldaketa eta asaldura garai bat islatzen duen musika saioa izango da eta horretan ANOHNIk dei egin eta erronka luzatzen die bere buruari zein munduari "benetan gertatzen ari dena sentitzeko".

ANOHNIk elektronika esperimentaletik abangoardia klasikora doazen generoak lantzen ditu bere musikan, dance-a eta soul-a barne, eta batez ere bere ahots hunkigarriagatik nabarmendu da. 2005ean arrakasta lortu zuen I Am a Bird Now, bere bigarren diskoarekin, Antony and The Johnsons bezala argitaratua eta Erresuma Batuan Mercury Music Prize saria jaso zuena. Ondoren, The Crying Light eta Swanlights argitaratu zituen, baita zuzeneko bi disko ere: Cut The World eta TURNING. 2016an dantza elektroniko esperimental eta politikoaren album bat argitaratu zuen, HOPELESSNESS, berriz ere Mercury sarirako izendatua izan zena; urte horretan, ANOHNI Oscarretarako ere izendatu zuten "Manta Ray" abestiagatik, Racing Extinction filme ekologistako soinu-bandan entzungai dena.

My Back Was A Bridge For You To Cross ANOHNIren estudioko seigarren albumean, artistak gai sorta zabala jorratzen du ikuspegi guztiz hunkigarri eta animista bat erabiliz eta horretan iradokitzen du oraindik eralda genitzakeela gure pentsamoldeak, ideiak, gizarte-egiturak eta naturarekiko harremanak. Albumeko gai nagusiak, "It 's Time to Feel What' s Really Happening", paisaia konplexu eta batzuetan urratzaile baten aurrean kemena, erresistentzia, apaltasuna eta zintzotasuna erakustera gonbidatzen gaitu. "Niretzat, ez dago zerutiar arnasik; Sorkuntza etengabeko espektro femeninoa da, eta gu Naturaren zati besterenezina gara", dio ANOHNIk.

ANOHNI and The Johnsons
2024ko ekainaren 20an, osteguna, 19:30ean. Kursaal Auditorioa. 85 €
SARREREN SALMENTA OROKORRA MARTXOAREN 1ETIK AURRERA.
ESZENA KIDEentzako aurre-salmenta: otsailak 28 10:00 - martxoak 1 11:25

kursaal.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2024(e)ko Ekainak 20
  • Ordutegia19:30
  • Lekua Kursaal
    Zurriola Pasealekua, 1
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa85 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaIngelesa
  • Web Kursaal

Non