"Cielos"

Donostia-San Sebastián 2024(e)ko Ekainak 22
  • "Cielos"

Obra honek itxi egiten du Incendios, Litoral eta Bosques lanekin hasitako La sangre de las promesas tetralogia. Guztiak gai komun batekin: gizadia arrastaka daraman tragedia.

Cielosek leku bereizi batera garamatza. Bertan, kriptografoak, itzultzaileak eta ikertzaileak erlojuaren kontra ari dira lanean, gizartearen hondamendia eragingo lukeen eraso terrorista anizkoitz bat eragozten saiatzeko.

Ahots batek irekitzen du Cielos, online mezuen zeru birtualean dabiltzan milioika ahotsen artetik hartu eta deskodetutako ahotsak. XX. mendeko gerra guztiek irentsitako seme-alaben izenean hitz egiten du ahots horrek, gurasoei egozten die belaunaldiz belaunaldi isuritako odolaren errua, eta mehatxu egiten du, mendeku suntsitzaile bat iragarriz: berealdiko atentatu terrorista bat.

Baina, Kasandraren mitoan bezala, gurasoen aginduz seme-alabek isuritako odolaz mintzo den ahots hori, seme-alaben mendekua aldarrikatzen duen ahots hori, hizkuntza guztietan hitz egiten duten ahotsetan ugaldua, ezin dute ulertu estatuko bote gorenetatik berau deszifratzeko mandatua jaso dutenek.

Idazlea: Wajdi Mouawad. Zuzendaritza: Sergio Peris-Mencheta. Itzulpena: Sergio Peris-Mencheta. Antzezleak: Marta Belmonte, Patxi Freitez, Álvaro Monje, Pedro Rubio, Javier Tolosa. Musika konposizioa: Joan Miquel Pérez. Eszenografiaren diseinua : Alessio Meloni. Argiztapen diseinua: David Picazo. Jantziak: Elda Noriega. Atrezzoa: Eva Ramón. Ikus-entzunezko edukiaren sortzailea: Ezequiel Romero. Zuzendari laguntzailea: Óscar Mártinez-Gil. Ekoizpen zuzendaria eta ekoizpen exekutiboa: Nuria Cruz Moreno. Ekoizpen zuzendari laguntzailea: Fabián Ojeda Villafuerte. Erregidoretza eta ekoizpen arduraduna: Blanca Serrano. Administraritza: Henar Hernández. Teknikari zuzendaritza: Manuel Fuster. Prentsa arduraduna: María Díaz. Argazkiak: Sergio Parra. Diseinu grafikoa: Eva Ramón. Banaketa: GyG Producciones.

Informazio gehiago: Barco Pirata Producciones

 


Laburrean

Non