"Querencia"

Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko Apirilak 19
  • "Querencia"

Antonio Najarroren konpainiaren ikuskizun berriak, Querenciak, “pertsonek hazi diren edo joan ohi diren lekuetara itzultzeko duten joera” iradoki nahi du. Hamaika koadrotan banatuta dago, eta guztira hamalau dantzari ari dira agertokian; Moisés Sánchez pianistak konposatu du orkestra sinfonikorako jatorrizko musika, eta Extremadurako Orkestrak grabatu.

Querencia ikuskizunak agerian jartzen ditu zenbait dantza-estiloren balioa eta haien interpretazioaren eta estetikaren edertasuna: escuela bolera izenekoa, dantza estilizatua, dantza tradizionala eta flamenkoa. Janzkerak eta beste osagarri batzuk ere, kriskitinak, esaterako —Najarro bereizten duen tresna— estilo horien interpretazioaren parte dira.

Najarrok bere jatorria berriz bisitatu nahi izan du bere seigarren ekoizpenean, garai batean Antonio Ruiz Solerrek eta Mariemmak, besteak beste, ospetsu egin zituzten ballet koreografiko handien lengoaiaren inspirazioa berreskuratu eta goraipatu.

  • Artistak: Compañía Antonio Najarro eta Celia Ñacle, Lucía Cardeñoso, Tania Martín, Carlos Romero, Daniel Ramos, Alejandra de Castro, Celeste Cerezo, Cristina Carnero, Lucía Fernández, Alejandro Lara, Javier Moreno, Ethan Soriano, Álvaro Brito, Álvaro Madrid
  • Egilea: Antonio Najarro
  • Konposizio musikala: Moises Sánchez
  • Musika interpretazioa:  Orquesta de Extremadura
  • Flamenko perkusionista: Odei Lizaso
  • Jantzien diseinua: Yaiza Pinillos
  • Argiztapen diseinua: Pau Fullana

Programa Platea, INAEM


Laburrean

Non