Kontzertu handien Zikloa 2024: Ainhoa Arteta: "Homenaje a Puccini y Fauré"

Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko Ekainak 22
  • Kontzertu handien Zikloa 2024: Ainhoa Arteta: "Homenaje a Puccini y Fauré"

Ez da erraza Pucciniren La Bohèmeko Mimíren pertsonaiarekin debutatzea. Are gutxiago New Yorkeko Metropolitan Opera National Council Auditions-eko eszenatokian bada. Debut hori, Parisko Concours International de Voix d’Opera lehiaketako sariarekin batera, ibilbide distiratsu baten hasiera izan zen.

Abestu duen eszenatokien zerrenda zoratzeko modukoa da: Metropolitan Opera, Carnegie Hall, Covent Garden, Vienako Musikverein, Milango Scala, Moskuko Bolshoi antzokia, Napolesko San Carlo, Veronako L 'Arena...

Haren arrakasta handienen artean, Cyrano de Bergerac lanean Plácido Domingorekin batera egindako lana nabarmendu daiteke, baita La Bohème operaren funtzioak ere, Metropolitan-en eta Milango Scala-n.

Oraingoan, soprano bikain horrek Gasteizko Kontzertu Handien Zikloa ixteko errezitaldi bat eskainiko du, Javier Carmenaren pianoa lagun.

Javier Carmena

Kantua, Musikaren Historia eta Musikaren Lengoaia irakasten ditu San Lorenzo del Escorialeko Errege Monasterioko Eskolanian, 2000. urteaz geroztik. Gaur egun, Madrilgo Erkidegoko Abesbatzan egiten duen lana eta orkestra-zuzendaritzako ikasketak uztartzen ditu (Farinelli, Teatros del Canal), eta elkarlanean aritzen da Espainiako musika-panoramako hainbat bakarlarirekin, esaterako, Ainhoa Arteta sopranoarekin.

 

Artistak: Ainhoa Arteta, Javier Carmena

Egitaraua:

I

Chanson d’amour, Automme, Notre amor, Mandoline, Fleur jetée G. Fauré (1845-1924)

Intermezzo, Manon Lescaut (piano solo)

E l’ uccelino (Ninna-nanna), Sogno d’or, Sole e amore (Mattinata), Avanti Urania, Morire,

Canto d’anime G. Puccini (1858-1924)

II

Colección de canciones clásicas Españolas F. Obradors (1897-1945)

Al amor, Corazón, ¿por qué pasáis?…,Dos cantares populares, Coplas de Curro Dulce

Mazzantini, pasodoble (piano solo) G. Giménez (1854-1923)

Tonadillas al estilo antiguo:La maja de Goya, El majo tímido, El tra-la-lá y el punteado, El majo discreto E. Granados (1867-1916)

Chotis del Elíseo (La gran vía) F. Chueca (1846-1908)


Laburrean

Non