Mastodonte: "Belleza y perdón, el show"

Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko Maiatzak 31
  • Mastodonte: "Belleza y perdón, el show"

Belleza y perdón, el show tenplu sakratuen eta bizitzaren laudorioen bidaia konfesional bat da, iraultzarena eta galderena, abestiena bakarrizketa moduan eta musikarena terapia gisa; mezu mistikoak eta paganoak, erritmo eta harmonia sakratuekin batera.

Zuzeneko berri honetan Mastodontek horrela interpretatuko ditu bere azken showa osatzen duten gaiak, jakin dakielako publikoarekiko kontaktu fisikoan distira handiagoa hartzen duela mezuak, eta bihotzak astintzen dituela bere energiak.

Ikuskizun berri honetan egiaren predikariena egiten dute. Edertasunaren eta Barkamenaren bila doan egia: zeremoniarako bi kontzeptu bedeinkatu, bereziki hunkigarriak Mastodonterentzat. Eta egia berri honek, ezinbestean, eztabaidan jartzen ditu dogma erlijiosoak eta haien jainkoak, jainko pagano zaharragoak kanporatzeko garai bakoitzean gizakiak sortuak, eta zalantzan jartzen ditu gizarteak ezarritako fikziozko beste jainko batzuk, gutako bakoitzaren baitan bizi direnak.

Jainko bihurtuz bakarrik izango gara erabat aske eta eskuzabal geure buruarekin eta gainerako guztiekin.

Talde artistikoa: Asier EtxeandiaEnrico Barbaro. Gitarra: Iván Prada. Multi instrumentista: Domi Oliver. Bateria: Pino Robereto.

Informazio gehiago: Mastodonte


Laburrean

Non