"Madalenetako kartelaren lehiaketa"

Arrigorriaga 2024(e)ko martxoaren 11(e)tik 2024(e)ko maiatzaren 20(e)ra
  • "Madalenetako kartelaren lehiaketa"

Arrigorriagako udalak eta jai batzordeak lehiaketa jarri dute martxan aurtengo Madalenetako kartelaren diseinua aukeratzeko. Partaideek maiatzaren 20ra arte izango dute proposamenak aurkezteko

Beste urte batez, Arrigorriagako jaietako kartela lehiaketa bidez aukeratuko da. Interesdunek lanak maiatzaren 20ra arte aurkeztu ahal izango dituzte Edurne Garitazelaia kultur etxean.

Gaia librea izango da baina Arrigorriagako jaiekin izan beharko du zerikusia. Antolatzaileek adierazi dutenez, erabilitako irudiek, ohiko genero rol eta estereotipoak ez indartzeko joera izango dute. Baita ere sexu, arraza, adin, kultura edo sexu-aukerak modu ezkorrean erabiltzea.

Saria 500 €-koa izango da eta erabakia, udal teknikari eta zinegotzi banak, arte munduarekin harremana duten bi kide eta jai batzordeko bi lagunek osatutako epaimahaiak hartuko du.

Aurkeztutako lanak ikusgai jarriko dira Edurne Garitazelaia kultur etxean ekainaren 3tik 28ra 18:00etatik 20:00etara.

 

Lehiaketaren oinarriak (PDF). 


Laburrean

  • Mota Lehiaketa
  • Data 2024(e)ko martxoaren 11(e)tik 2024(e)ko maiatzaren 20(e)ra
  • LekuaArrigorriaga

Non