Europako herri musikaren erreferentzietako bat da Luz Casal. Abeslari galiziarra gure inguruko emakumezko ahots miretsienetarikoa da. Bost urte kantu berririk argitaratu gabe egon ostean "Las ventanas de mi alma" albuma aurkeztuko du Gasteizko Foru Plazan. Rockaren eta soinu klasikoenen artean dauden hamabi kantuk osatzen dute album berria, maskararik eta artifiziorik gabeko diskorik pertsonal eta autobiografikoena.
Lau hamarkada goren-gorenean egon ondoren, soinu berriak arakatzen ditu Luz Casalek, eta gaurkotasunezko gaiak jorratzen. Bost milioi ale baino gehiago saldu ostean, disko berriaren kantuak Piensa en mí, No me importa nada edo Un nuevo día brillará bezalako arrakasta ezagunak elkartuko dira Gasteizko jaietan.