“Hemen berriro bizitzako ziklo emozionalaren isla da. Pertsona batek igaro ditzakeen fase emozional desberdinak aurki ditzakegu bertan, letra eta musika entzuten baditugu. Kanta guztiek zerbaiti abesten diote, emozio bati. Hala ere, niretzat esanahi konkretu bat duten arren, besteentzat beste bat izango da, eta hori da gauzarik politena, norberak abesti bakoitzarekin emozioen inguruan hausnarketa desberdinak egitea”. Sara Azurza.