Jazzaldia 2024: Merina Gris

Donostia-San Sebastián 2024(e)ko Uztailak 25
  • Jazzaldia 2024: Merina Gris

Donostiako Jazzaldia 2024 jaialdiaren egitarauaren barne.

Paskal (teklatuak, sintetizadoreak, baxua), Julen (bateria, sintetizadoreak, koruak), Sara (teklatuak, ahotsa), Mikel (gitarra)

Sara, Julen eta Paskalen eskutik 2020an sortutako talde donostiarra da Merina Gris. 2022an Zerua Orain lehen diskoa kaleratu zuten, eta ordutik prentsaren eta publikoaren aintzatespena irabazi dute, Espainiako esparru eta jaialdi onenetan kontzertuak eman dituzte, eta Europako hainbat herrialdetara eraman dute beren musika.

Euskaraz eta gaztelaniaz abesten dute beren musika, eta “pop bortiztzat” definitzen dute; belaunaldi desorientatu baten sentimenduak, sarritan kontraesankorrak, darizkion musika. Abiadurak eta berehalakotasunak gaindi egin dioten belaunaldia, ilusiorik gabea, eta gauzatu gabeko ametsez betea: haserrea eta malenkonia, herstura eta maitasuna, beldurra eta festa, gogogabetasuna eta pasioa, iluntasuna eta baikortasuna… Hori guztia xehetasunez landutako beren abestietan islatzen da, non soinu delikatuak, sotilak eta inguratzaileak aurkitzen ditugun; baina baita amorru eztanda zaratatsuak eta erritmo dantzagarriak, dardaratsuak eta energiaz beteak ere.

Merina Grisentzat, “nor” baino garrantzitsuagoa da “zer”, eta horregatik ezkutatzen dituzte beren abizenak eta jokatzen dute beti aurpegiak estalita dituztela, edukia nabarmentzen duen anonimatu baten bila, artea lehen planoan jartzen duena eta, aldi berean, askatasun handiagoz adierazteko aukera eskaintzen diena.

jazzaldia.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2024(e)ko Uztailak 25
  • Ordutegia21:00
  • LekuaKeler Gunea

    Donostia-San Sebastián
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaGaztelania

Non