IDOIA ASURMENDI

Azpeitia 2024(e)ko Ekainak 9
  • IDOIA ASURMENDI

Idoia Asurmendi (ahotsa, pianoa, gitarra), Karlos Arancegui (bateria), Joanes Ederra (baxua), Ander Ederra (gitarra), Sergio Valdehita (pianoa)

Idoiak De amar y desandar bere bigarren diskoa aurkeztuko du Soreasu Antzokian. Aramaioko artista maitasunaz, hazkunde pertsonalaz eta bide horretan sortutako oroitzapenez hitz egiten duten abesti berriekin itzuli da. Bidaia bat urte hauetako bizipenetan barrena, non, bere kaligrafia bereziarekin, sentiberatasunez, samurtasunez eta folk, pop edo blues ukituez betetako abestiak hurbiltzen dizkigun berriro.

Idoia euskal musikaren oraina eta etorkizuna da. Emakume konpositoreen belaunaldi berri batek sortutako musika, non ahots propioa duen lore baten moduan nabarmentzen den Aramaiokoa.


Laburrean

Non