"Bilboko hilerriko III. Argazki Lehiaketa"

Zamudio 2024(e)ko Apirilak 20
  • "Bilboko hilerriko III. Argazki Lehiaketa"

Apirilaren 20an, larunbata, Bilbao Zerbitzuak Bilboko Hilerriko III. Argazki Lehiaketa ospatuko du, eta izena emateko epea apirilaren 19an amaituko da, 10:00etan.

Lehiaketa hilerria ikuspuntu ezberdinetatik erretratatuko duten profesionalei eta zaleei zuzenduta dago.

Lehiaketa (apirilaren 20an) 09:00etan hasi eta 14:00ak arte luzatuko da, eta Bilboko Udal Hilerriko kultura eta ondare arkitektoniko, artistiko eta paisajistikoa balioestea du helburu, irudiaren bidez hobekien sustatzen eta prestigiatzen duten argazkiak sarituz.

Parte hartzaileek izena eman ahal izango dute ostiral honetako 10:00ak arteBilbao Zerbitzuak-en webgunean horretarako irekitako atalaren bidez, eta apirilaren 20an sortu beharko diren bi lanekin, gehienez, lehiatu ahal izango dute.

Gaia hileta-artea izango da, adierazpenik zabalenean, eta garrantzi berezia emango zaie monumentu-, paisaia- eta berezitasun-alderdiei, hileta-sinbologiari eta ondare-balioari, bai eta Bilboko udal-hilerriko barrutian dagoen bake- eta harmonia-sentsazioaren pertzepzioari ere.


Laburrean

  • Mota Lehiaketa
  • Data 2024(e)ko Apirilak 20
  • Ordutegia09:00 - 14:00
  • LekuaBilboko hilerria
    Zamudio

Non