"Antzerki Ibiltaria Araban zehar" 2024: "Hansel eta Gretel"

Arraia-Maeztu 2024(e)ko Uztailak 13
  • "Antzerki Ibiltaria Araban zehar" 2024: "Hansel eta Gretel"

"Teatro Estacional por Álava" antzerki ibiltariaren programak 2024rako programazioa du. Bost udalerri izango dira udaberrian, martxoaren 29tik apirilaren 13ra, Ortzaik "Hansel eta Gretel" klasikoari egiten dion egokitzapenaz gozatu ahal izango dutenak. Iekora, Mañueta, Navaridas, Berantevilla eta Durana izango dira udalerri horiek. Ondoren, udan, programa probintziako beste bi tokitan ere egongo da: uztailaren 13an Maeztun eta 20an Azacetan.

Paseak doakoak dira.

Programa 2019an proiektu pilotu gisa hasitako ekimen bat da, honetxen alde egiten duena: publiko berriak sortzea eta gizarte eta lurralde kohesioa erdiestea, kultura ekintzaren bidez, Programak Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailaren laguntza du. 

Zikloaren helburua da lurraldeko txoko guztietan bizitza sustatzea, ez bakarrik antzezpenaren unean, baizik eta, ondoren, batez ere umorean eta kontakizun herrikoietan oinarritutako obrak belaunaldi desberdinek batera ikustea proposatzean; izan ere, modu belaunaldiartekoan eszenarazten dira, elkarrizketa sustatuz antzezpenaren ostean adin desberdinetako pertsonen artean.  “Antzerki ibiltari” horrek hainbat herritako pertsonak elkarrengana gerturatzea erraztuko du.

Gainera, Ortzaik egiten duen proposamena pantomima formatukoa da. Pantomima antzerkigintza anglosaxoiko genero herrikoia da, mendeak igaro ahala eboluzionatuz joan dena, eta ipuin herrikoien eguneraketa ekarri du, umore ikuspegitik, adin guztiei zuzendua, salbuespenik gabe, eta ipuin horiek asmamen eta aldrebeskeria eszenikotik, gaur egungo errealitatera egokitutako ipuinak kontatzen ditu.


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaOrtzai
  • Data 2024(e)ko Uztailak 13
  • Ordutegia20:00
  • LekuaAzazeta
    Arraia-Maeztu
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara

Non