"Nevenka"

Sopela 2024(e)ko Maiatzak 3
  • "Nevenka"

2001ean, Espainiako historian lehenengoz, emakume batek irabazi zuen politikari bati jazarpen sexuala egotzita egin zioten epaiketa. Nevenka Fernándezek alkate bat eserarazi zuen akusatuen aulkian. Lehenengo #MeToo kasua izan zen estatuan, eta auzitegiek arrazoia emakumeari eman bazioten ere, publikoki estigmatizatua izan zen.

Orainalditik begiratuta, kasuak izan ginenaren irudia erakusten digu; aurreratu duguna ikus dezagun baina baita zauriak ere. Gaur egun, oraindik ere, «Nevenka» ispilua da haren aurretik izan ziren eta ondoren etorri diren emakumeentzat; aldatu egin den —edo agian ez hainbeste— gizarte baten isla da.

Histrión Teatro antzerki garaikidean erreferentziazkoa den konpainia da. Taldearen ibilbide artistikoak bi euskarri nagusi ditu: testua eta interpretazioa. Testua da proposamen artistikoa eusten duen egitura, eta interpretazioa, berriz, antzezleen eta ikusleen arteko lotura estua.

Maria Goiricelaya dramaturgia garaikidearen ahots interesgarrienetako bat bihurtu da. Antzerkirako egokitzapen onenaren Max saria jaso berri du Yermak, eta Nevenkaren dramaturgia eta zuzendaritza sinatu ditu.

  • Dramagintza eta zuzendaritzaMaría Goiricelaya
  • Antzezleak: Gema Matarranz, Ales Furundarena, Marta Megías

 


Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non