"Esnearen kolorekoa"

Lasarte-Oria 2024(e)ko Apirilak 20
  • "Esnearen kolorekoa"

Ikusleak liluratu eta hunkitu zituen liburu baten antzerkirako egokitzapena iritsi da. Hain zuzen, Madrilgo Liburu-saltzaileen Gremioak 2014ko Urteko Liburuaren saria eman zion, eta Frantziako Femina sarirako proposatu zuten.

Maryk, 1830eko Ingalaterrako landetxe batean familiarekin bizi den hamabost urteko neska batek, esnearen koloreko ilea du. Gainera, hanka batean akats fisiko batez jaio zen. Hala ere, zigor familiarrari iskin egitea lortu du, bikarioaren emaztea zaintzeko neskame gisa lan egitera bidaltzen dutenean. Orduan, irakurtzen eta idazten ikasteko aukera du, liburuetan «marra beltz pila bat» ikusteari uzteko aukera. Itzalen mundua utzi ahala, argiak are itsugarriagoak izan daitezkeela konturatzen da; hori dela eta, bere istorioa kontatzeko ahalmena besterik ez zaio geratzen Maryri.

Nell Leyshon idazle ingelesak pertsonaia bereziz betetako mikrokosmos izugarri bat birsortu du, edertasun tragiko batekin; hori guztia urtaroen eta baserriko lanen erritmoari jarraitzen dion ingurune bukoliko batean. Lañotasun lazgarriz suspertzen da ingurune bukoliko hori, Maryk bere patu berriaren idatzizko lekukotza uzteko egiten duen ahaleginari esker, ezin baitio patuari uko egin.

  • Egilea eta egokitzailea: Nell Leyshon
  • Zuzendaria: Fernando Bernués
  • Itzulpena: Mariano Peyrou
  • Antzezleak: Joseba Apaolaza, Miren Arrieta, Mireia Gabilondo, Aitziber Garmendia, Jon Olivares eta Jose Ramón Soroiz
  • Eszenografia: Fernando Bernués
  • Jantziak: Ikerne Giménez
  • Argiztapenaren diseinua: David Bernués
  • Teknikariak: Acrónica Producciones
  • Administraria: Maite Gorrotxategi
  • Produkzio exekutiboa: Ane Antoñanzas
  • Produkzioa: Paola Eguibar
  • Banaketa: Portal 71
  • Lankidetza: Arriaga Antzokia

Laburrean

Non