Audience: "Bob Dylan berrikusia"

Sopela 2024(e)ko Maiatzak 24
  • Audience: "Bob Dylan berrikusia"

Audience-ren disko berriaren izenburua oso esplizitua da, eta edukiaren deskribapen zehatza egiten du: Bob Dylan berrikusia. Diska honek XX. mendeko musika popularraren ikono handienaren 9 abestiren moldaketak jasotzen ditu. Moldaketa hauek Xabier Payak Bob Dylan. 100 kantu libururako egindako itzulpenetan oinarritzen dira.

Diskoa aurkezteaz gain, kontzertuan beren ibilbide osoaren errepaso bat egingo dute, hasieratik gaur egunerarte.

sopela.eus

Laburrean

Non