IV. Argazki Jaudunaldiak: "Fotografías emocionantes" (saio praktikoa + hitzaldia)

Sopela 2024(e)ko Maiatzak 18
  • IV. Argazki Jaudunaldiak: "Fotografías emocionantes" (saio praktikoa + hitzaldia)

Hizlaria: Marina Cano

Marina Cano argazkilari espainiarra da, Kantabrian jaioa. 25 urte baino gehiagoko esperientzia du argazkigintzan, eta nazioarteko prestigioa du. Denbora horretatik, 20 urte eman ditu naturako argazkigintzan, eta aparteko errekonozimendua lortu du arlo horretan.

Bere ibilbide profesionalean bost liburu argitaratu ditu: Cabárceno, Drama & Intimidad (biak agortuak), Inspiración + Naturaleza, Babies of the Wild liburu elektronikoa eta bere liburu berriena den Alma Salvaje. National Geographic aldizkariaren kanpo-azala izan da Estatu Batuetan eta Espainian.

BBCren Wildlife Photographer of the Year lehiaketan bitan saritua. World Photographic Cup 2021, 2022, 2023ko Espainiako taldeko kidea. Siena International Photo Award 2022an ohorezko aipamena lortu zuen.

Duen estilo bereziak eta faunarekiko erakusten duen hurbilketa sentikor eta intimistak ekarri dute ia milioi bat jarraitzailek bere lana mirestea sare sozialetan. Nazioko eta nazioarteko lehiaketetan epaimahaikide da, safariak antolatzen ditu eta mundu osoan zehar workshop-ak ematen ditu. Aipatzekoak dira bere jaioterrian, Kantabrian, faunari buruz egiten dituen argazki-ikastaroak.

 

16:00 | Saio praktikoa: Argazkien azterketa eta edizioa

19:00 | Hitzaldia


Laburrean

Non