"Nazioarteko dantzaren eguna"

Eibar 2024(e)ko Apirilak 29
  • "Nazioarteko dantzaren eguna"

Apirilaren 29an Dantzaren Nazioarteko Eguna dela eta, Udalak eta Eibarko akademiek eta dantza eskolek jardunaldi batean parte hartuko dute apirilaren 26an, erakustaldi eta bestelako jardueren bitartez egunero egiten duten lanaren berri emateko. Horrela, eskolek eta akademiek eskaintzen dituzten estiloen aberastasuna eta aniztasuna ikusi ahal izango ditugu, eta egiten dituzten prestakuntza, sorkuntza, interpretazio, sustapen eta ekintzailetza lanei balioa eman.

Dantza-saioek musikaz eta dantzaz jantziko dute hiria, adin guztietako pertsonek parte hartzen duten koreografiekin.

Jaia amaitzeko erromeria izango da LAKET taldearekin.

DANTZALDIA

17:30     UNTZAGA PLAZA – EGO GAIN - TORREKUAKO PARKEA - URKIZUKO PARKEA - ERREBAL PLAZIA

BIRAKA DANTZA TALDEA - BALLET EIBARRÉS - KAXA - OS GALAICOS CASA AS BURGAS -NELE DANTZA - KEZKA DANTZA TALDEA – ACADEMIA EVA – UNTZAGA JUBILATUEN ETXEA -KOA – PAGATXA – BEHEKO TOKIA

ERROMERIA

20:30    UNTZAGA PLAZAn, LAKET taldearen eskutik

www.eibar.eus

Laburrean

  • Mota Dantza
  • Data 2024(e)ko Apirilak 29
  • Ordutegia17:30 - 22:00
  • LekuaEibar
  • ZenbatekoaDoan

Non