"Emakumeen aurkako indarkerien continnum-a Guatemalan, barne gatazka armatutik gaur arte"

Eibar 2024(e)ko Maiatzak 6
  • "Emakumeen aurkako indarkerien continnum-a Guatemalan, barne gatazka armatutik gaur arte"

Cristina Chiquín Rodríguez argazkilari eta kazetari guatemalarraren hitzaldi-solasaldi hau duela gutxi Entreamigos-Lagun Artean erakundearekin lankidetzan argitaratu dituen "La Búsqueda" fotoliburuen ingurukoa izango da. Bertan, Guatemalan emakumeek bizi duten indarkeria sistematikoaren, emakumeek justiziara iristeko duten borroka dokumentatzen da.

36 urteko gerraren ondoren, 56 neskato erreta hil ziren "Virgen de la Asunción" Etxe Seguruaren tragediaren ondoren eta herrialdean ia egunero bizi diren emakumeen desagertzeen, salerosketaren eta feminizidioaren aurrean emakumeek justizia bilatzearen alde egiten duten borroka jasotzen du. Cristinaren hitzetan: "Fotoliburu hau Guatemalan emakumeek bizi dituzten indarkerien continuumaren bilduma izatea nahi dut, gogorra da horrela esatea, baina Emakumeen aurkako Gerra da bertan bizi duguna".

Fotoliburu horietan agertzen diren irudiekin, gertaeren ikuspegi desberdina erakusten da, eguneroko bizitzak eta istorioak dokumentatuz, baita prozesu sozialak ere, argazki horiek prestakuntza, informazio eta sentsibilizaziorako komunikazio-tresna gisa eta gertaeren erregistro historiko gisa balio dezaten.

Hizlaria: Guatemalako fotokazetaria eta fotodokumentalista independentea. Egiten duen lana, besteak beste, justizia-prozesuak, giza eskubideak eta emakumeen borroka dokumentatzera bideratuta dago. Argazkigintzatik hainbat memoria-prozesu dokumentatu ditu, justizia bilatzeko kasuetan, hala nola genozidioagatiko epaiketa, besteak beste. Bestalde, Guatemala Hiriko eguneroko errealitatea ere dokumentatzen du.

www.eibar.eus

Laburrean

  • Mota Hitzaldia
  • Data 2024(e)ko Maiatzak 6
  • Ordutegia18:30
  • LekuaANDRETXEA (ISASI 11)
    Eibar
  • HizkuntzaGaztelania

Non