"Arantzazu. 36 zm, 5 Mende, Herri 1"

Oiartzun 2024(e)ko Maiatzak 16
  • "Arantzazu. 36 zm, 5 Mende, Herri 1"

Fraide frantziskotarrek 500 urtetik gora daramatzate Arantzazun, Andra Mariaren irudia aurkitu zenetik. Beraien motibazio erlijosotik, ondare immaterial baliotsua eman diote herriari, frantziskotarrentzat Anaidia, komentua ez ezik, gizartea ere badelako, Euskal Herria, mundua.

Horregatik ari dira herrigintzan, modu etengabean, berrikuntza sustatuz, ausardiaz. Arantzazuko frantziskotarrekin lotzen ez baditugu ere, gaur egun oso gureak eta barneratuak ditugun hainbat altxor eman dizkigute. Horiek ezagutzera ematea beharrezkoa da, gure historiaren eta izanaren parte baitira. Arantzazu ez litzateke gaur dena izango herririk gabe eta herria ere bestelakoa litzateke Arantzazu gabe.

Ondorengo solasaldia:   Pello Sarasua (dokumentalaren zuzendaria) eta Naiara Goia (Arantzazulab-eko zuzendaria)

Gonbidapenak eskuragarri apirilak 2tik  Antzoki Zaharreko eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatilatan eta DK Webean

.oiartzun.eus

Laburrean

Non