Dorleta Kortazar: "Ispiluak"

Lemoa 2024(e)ko Apirilak 24
  • Dorleta Kortazar: "Ispiluak"

Helduentzako ipuin ikuskizuna. Ispiluan beren buruari begiratu eta beste aldera gurutzatzeko ausardia izan duten emakumeen istorioek osatzen dute ISPILUAK. Gezurra, bortxa, mesfidantza eta beldurra gaindituz, estutzen dituzten loturetatik askatu eta zigorrak zigor, basoan aurrera egitea erabaki dutenak. Mito, ipuin eta tradizio ezberdinak aztertuz ehundutako ikuskizuna da, 5 ipuinez osatua, tradizionalak batzuk, nik sortuak besteak.

Arnas pausatuz, ipuinez ipuin kontakizunak aurrera egingo du, elementu fantastikoek gure barruko egietan oihartzun egiteko. Leku askotan aurki ditzakegulako gure islada itzuliko diguten ISPILUAK.

lemoa.net

Laburrean

Non