ICOFF-GASTEIZ 2024 - Gasteizko Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren egitaraua4

Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko maiatzaren 6(e)tik 2024(e)ko maiatzaren 11(e)ra
  • ICOFF-GASTEIZ 2024 - Gasteizko Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren egitaraua4

ICOFF-GASTEIZ, Gasteizen egiten den Film Laburren Nazioarteko Jaialdia, Vital Fundazioa Kulturuneara (Bakea kalea 5, 1. solairua) itzuliko da, hirugarren edizioa burutzeko, maiatzaren 6tik 11ra, Vital Fundazioaren eskutik eta Gasteizko Udalaren laguntzaz. Datak atzeratu egin dira aurreko edizioekin alderatuta (apirilean egin ziren), 1.500 lan inguru jaso baitira, eta antolatzaileak lanez gainezka ibili dira erabat. Hautaketa prozesu neketsua egin ondoren, 30 film labur izango dira ‘Ofiziala’ sailean, 15 ‘Eusko-Atala’ sailean eta bost ‘Nazioartekoa’ sailean.

Sonia Pacios eta Kepa Sojo zinemagile eta kultura eragile arabarren zuzendaritzapean, Estatuko film laburren lehiaketa bat eta munduko zinemaldi onenetan eta Espainiako film laburren nazioarteko lehiaketetan saritutako, izendatutako edo parte hartu duten formatu txikiko lan zinematografikoen erakustaldia uztartzen ditu jaialdiak. % 70 film gehiago aurkeztu dira(1.489) lehenengo edizioarekin alderatuta (874), eta horrek zinemaldiaren sendotasuna bermatzen du, nahiz eta oraindik bizitza laburra duen.

"OFIZIALA" saila

ICOFF-GASTEIZek bokazio jeneralista du, eta bere programazioa publiko guztiei zuzenduta dago, askotariko lanak aurkezten baitira, hala nola fikzioak, animazioak eta dokumentalak; eta genero zinematografiko ezagunetakoak dira, komedia, drama, izua, zientzia fikzioa, soziala, artea eta saiakera edo esperimentala, besteak beste.

Edizio honetan, ikusgai izango diren 230 film laburren artean, nazioartean oso ezagunak diren film labur bi izango ditugu: Guillermo García Lópezen ‘Aunque es de noche’, fikziozko film labur onenaren Goya Saria eta Cannesko Zinemaldian Sail Ofiziala irabazi dituena, eta Alex Loraren ‘La gran obra’, Sundanceko Jaialdiaren irabazlea.

Era berean, sail honetan Arabako 5 film laburren presentzia nabarmendu behar da, astelehenetik ostiralera ‘Ofiziala’ saileko bost saioetan emango direnak: Bea de Silvaren ‘Hadas’, Imanol Ortizen ‘Jende’, Ilune Díazen ‘Talkak’, David P. Sañudoren ‘El rey de la semana’, eta Rubi Rocken ‘Hado’.

"EUSKO-ATALA" saila

Sail hau Euskal Autonomia Erkidegoan (Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan) jaiotako edo bertan bizi diren film laburren egileentzat da, baita euskal enpresek ekoitzitako lanentzat ere, nahiz eta zuzendariak erkidego horretakoak ez izan.

Bertan, arrazoi batengatik edo besteagatik ‘Ofiziala’ sailean sartu ez diren euskal film laburrak lehiatuko dira. Zuzendari ezagunen lanak daude, esaterako Lara Izagirre, David P. Sañudo, Natxo Leuza, Raúl de la Fuente eta Tamara Lucarini, baita izen arabar berrienak ere, hala nola Laura Guerricaechevarría edo Amaia Sagasti.

Lehiaketarako sail biek, ‘Ofiziala’ eta ‘Eusko-Atala’ sailek, epaimahai bana izango dute sari ofizialak erabakitzeko, publikoarena izan ezik. Lehena zinemako hiru profesionalek osatzen dute: Goize Blanco aktore bizkaitarrak, Igor Legarreta zinema zuzendari bizkaitarrak eta Pilar Sánchez Díaz argazki zuzendari eta ekoizle madrildarrak.

"NAZIOARTEKOA" saila

‘Nazioartekoa’ sailak, jaialdiak nazioartekotasunaren alde egiten duen apustuak, film labur sarituak eta Cannes, Berlin, Venezia eta beste hainbat jaialdi handitan parte hartzen dutenak izango ditu.

Lan horien emanaldia amaiera-ekitaldian egingo da, maiatzaren 11n, larunbata, 19:30ean, jaialdiari amaiera emateko.

Abonuak eta sarrerak

Jardunaldi guztietarako abonamenduak (15 €) edo ‘Ofiziala’ (3 €) eta ‘Nazioartekoa’ (2 €) sailetarako sarrerak www.fundacionvital.es webgunean eros daitezke, baita Kordoi Etxean ere, astelehenetik ostegunera, 08:30etik 14:00etara eta 16:30etik 18:30era (ostiraletan 08:30etik 14:00etara). Halaber, egun bakoitzeko emanaldietarako sarrerak leihatilan ere eskura litezke, emanaldia hasi baino ordubete lehenagotik, baldin eta salgai baleude.

Programa

Jaialdiak ‘Ofiziala’ sailaren emanaldiak izango ditu astelehenetik ostiralera, 19:30ean. Emanaldien ostean solasaldiak egingo dira beren lanak aurkeztera joaten diren sortzaileek. ‘Eusko-Atala’ saileko emanaldiak ere egingo dira, asteartetik ostiralera, 17:00etan, aurreko sailean aipatutako formatu berarekin.

 


Laburrean

Non