"Kontzientzia sortuz: ehungintzaren industriako joerak haustea"

Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko apirilaren 12(e)tik 2024(e)ko maiatzaren 2(e)ra
  • "Kontzientzia sortuz: ehungintzaren industriako joerak haustea"

Pilarreko Gizarte Etxean ikusgai egongo da, maiatzaren 2ra arte, ehungintzaren-industria egituraren atzean ezkutzatzen denaren erakusketa.

Erakusketa hau SETEM Hego Haizea GGKEak antolatu du Balio Faktoria izeneko formakuntza programaren barruan, eta ehungintza-industria globalaren egituraren harietatik “tira” egin ahal izango du, jantzi baten bizitzaren etapa bakoitzaren atzean ezkutatzen diren ingurumen-inpaktua eta lan-ustiapena agerian jarriz. Ikus-entzunezko esperientzia bat da, modaren atzean dagoenaz jabetzen laguntzeaz gain, aldaketa-eragile bihurtu nahi gaituena gogoeta eta parte-hartzea sustatzen duten joko interaktiboen bidez. Ibilbidearen amaieran, erakusketak aldaketa-proposamenak eskaintzen dizkigu, gure eguneroko bizitzan eta kontsumo-ohituretan aplika ditzakegunak, arropa-ekoizpen etikoagoa eta iraunkorragoa sustatzeko.

Sortzaileak:

SETEM Hego Haizea eta Arropa Garbia Kanpaina¿ <www.ropalimpia.org>. Arropa Garbia Kanpaina nazioarteko sarea da, GGKEz, sindikatuz eta kontsumitzaileen erakundeez osatua, jantzigintzaren industria globaleko langileen baldintzak hobetzeko lan egiten duena.

 

 

Laburrean

Non