ARKITEKTURARI BEGIRA

Pamplona/Iruña 2024(e)ko martxoaren 7(e)tik 2024(e)ko apirilaren 30(e)ra
  • ARKITEKTURARI BEGIRA

Kondestablearen jauregia. Martxoaren 7tik apirilaren 30era. Arkitekturari begira erakusketa.

Kondestablearen Jauregiak, eraikinaren atariko bigarren solairuan, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Nafarroako ordezkaritzak antolatutako MIRAR LA ARQUITECTURA / ARKITEKTURARI BEGIRA argazki-lehiaketaren XX. edizioko sarietara aurkeztutako 75 originalak bildu ditu. Oraingo honetan, eta lehenbizikoz, saria hiru kategoriatan banatu da: helduak (18 urtetik aurrera, biak barne), gazteak (13 urtetik 17 urtera, biak barne) eta infantilak (12 urtera arte).

Lehiaketa 2005ean sortu zen, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren sorreraren 75. urteurrenarekin, eta hiritarrek Nafarroako arkitekturaz, hirigintzaz, hiri-diseinuaz eta hiriaz duten ikuspegiaren berri eman nahi du. Aurten, hogeigarren edizioa bete denez, adin guztietara zabaldu nahi izan da.

Helduen kategorian, Jesus J. Morras Soriaren En la obra argazkiak irabazi du, Iruñeko San Fermin kaleko Salestarren Dorrean ateratakoa.


Laburrean

Non